 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Banaka eta binaka
|
BANA eta bina ere azaldu dira bertsoren batzuk Segundo Kalonjeren esku-idazkietan. Saillen bat jartzen asi eta berealaxe |
aria eten edo ez dakigu zer izango dan. Ale oiek ata1 ontan eskeintzen ditugu, illunpean gelditzerik merezi etzutelakoan.
|
1
On aundirikan egingo al du
dabillen aize gaizkorrak?
Gure basoan ikusten dira
pozoi gaiztoko aizkorak;
besterenetik jan nai dutenak
malezioso pizkorrak,
erle tartera sartu zaizkigu
kaltegarrizko listorrak.
|
2
Jateko aiña irabaziaz
an eta emen lanian,
urtez aurrera banua eta
iraungo al det lenian.
Mundu ontatik joan bear ori
laister etortzen danian,
ostatu txiki-txiki bat nai det
zeruan toki onian.
|
* * *
3
Nere buruko korapilloak
modu ontantxe dira ba;
entzun, Manuel, etzera gizon
zitala eta billaba.
Auxe aztertzen igaro ditut
iru egun da bi gaba,
dan bezelaxe aitortu gabe
nik ez nizuke nai laga,
Euskal Erriak ezaugarri du
Lasarte Arribillaga.
|
* * *
4
Martzelino Gipuzkoan dabil boto billa,
ez izan balitz jatorriz lotsati sotilla.
Orrek indartu nai du lagun Martin Villa;
konparazio batera nik banitu milla,
bat ez nioke emango, or konpon dedilla!
|
* * *
5
Bista bajatzen ari zait baiña
oraindik irudipena,
lengo almenak joan zaizkit eta
orrek ematen dit pena.
Ametsik ere ez egitea
noski neretzat onena,
pekatu danak utzi beaitut,
jaunak, al dedan lenena.
|
* * *
6
Xabier, gaur al dezu urte betetzia?
Aita egokitu da zutzaz oroitzia;
gaur ez dala ausartu zu esnaratzia,
gauz au nai lukeala zuri kantatzia.
|
* * *
7
Utsegiteko bildurrez beti,
ez nabil egokieraz,
ezjakintasun tamalgarria
aitortu nezake beraz.
Au da polita euskaldun soilla
gaur urri dago izkeraz,
ez dakitenak ikas dezaten
mintzatuko naiz euskeraz.
|
* * *
8
Ataundar bati emen deitzen die Ontza,
amaren bularrian utzia du lotsa.
Patar zalea dala entzun det nik otsa,
neri sartu nairikan ziri bat zorrotza.
|
* * *
9
Atseden aundi gabe daukagu nekia,
an edo emen bada sarri atakia.
Deabruak jartzen du sua eta kia,
ez al genduke obe Jaunaren pakia?
|
* * *
10
Ez digute utzi nai iñola paketan,
azken urtiak doi-doi sutan eta ketan;
gure odola laister or da erreketan,
orra nere iritziz zer pentsatzen detan.
|
* * *
11
Amorioz zoratzen neskatx batengana,
baiña aintzat ez artzen, au auxen da lana!
Nere biotzak daukan ezin eramana,
piatzen ez dalako ori neregana.
|
* * *
12
Beste zertxobait ere bear diot tira,
lotsarik eman gabe deusik arpegira;
goizean jaiki eta gogotsu mendira,
udaberrian beintzat pozik joaten dira.
|
***
13
Agintzen duten oiek gordetik aza-aza,
guretzako asmatzen ez da erraza.
Gaurko gazte askoren bizitza eskasa,
entzun, nere arreba maite Nikolasa:
guk paseak pasa,
au ez da jolasa,
stutzen arnasa,
noiz atera baza?
Kontzientzia askok al dauka lasa?
|
***
14
Zeiñen serio egiten duan
berak nai duan guzia,
ondo ausnartzen ez bada ere
ori dago ikusia.
Nork jarritako gauzak dauzkagu
arnasa eta bizia?
Aitormen asko ez dago baiño
bada nunbait Nagusia.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |