 |
|
 |
 |
|
Aita Larroka
GOIZERAKO ORAZIOA
Jesus, nire Jaungoiko eta erredentorea, zure odol preziotsuagatik, zure ama txit gloriatsuaren, Birjina Mariaren bitartekotasunagatik, eta santu guztien, nire aingeru guardakoaren eta nire izeneko santuenagatik erregutzen dizut degidazula grazia ofenditu ez zaitzadan, ez egun honetan, ez eta ere nire bizitzako guztietan. Nik egiten dut propositua ez gehiago zu ofenditzeko zu zarenagatik eta zergatik amatzen zaitudan gauza guztien gainean; eta padezitzeko zugatik bizitza honetan padezitu al nezakeen guztia. Eskaintzen dizkizut Jauna nire obra, hitz eta pentsamenduak, eta deseatzen dut gauza onetan enplegatzea, txarretatik alde egitea, zuri obeditu, zerbitzatu eta amatzeko. Hala gerta dadila, nire Jesus amen.
|
|
|
|
 |