 |
|
 |
 |
|
Aita Larroka
ONDO KONFESATZEKO
EJERTZIZIOA
Konfesatzeko gogoa Jaungoikoak ematean, fabore handi bat egiten dizu. Intentzio hori zuk hartzean zuregana berehala, eta zure bihotzean sartu behar duzu, eta bakartasun horretan pentsatu sakramentu honetan bekatuetatik Jaungoikoagana bihurtzeko behar duzula. Lehenengoa beraren grazia beti prest dagoena. Bigarrena, prestatzeko denbora. Hirugarrena diligentzia, edo zure egin nahia Jaunari bere ofentsa guztien damu handi bat eskatu behar diozu, eta kontzientzia ondo etsaminatzeko grazia izanaz.
ORAZIOA
Nire Jaungoiko guztiz ona; nire gaitz guztietatik zugana bihurtu nahi dut baina horretarako nire bekatuen iluntasun honetan zure argi behar naiz. Mundu galduaren argi, eta erremedio bakarra zu zara. Zure miserikordia handiagatik, arren Jauna, nik behar dudan argia egidazu; nire kontzientzia iluneko bazterra ondo ikusteko, eta nire kulpak, nire ariman diren bezala, ezagutzeko. Betor zure grazia horiez ondo pisatu, eta eskatzen duten damu, eta proposituaz behar bezala konfesatzeko. Hori Jauna deseatzen dut, hori erregutzen dizut, eta hala uste dut alkanzatzea Jesukristo zure Seme Jaunagandik. Amen Jesus.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |