Konsiderazioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Konsiderazioa

Aita Larroka



KONSIDERAZIOA



Pentsatu nor datorren komunioan zugana. Jesukristo gure Jauna, Jaungoiko eta gizon egiazkoa, bera den guztia, Hostia santuan dator, zuri laguntzera. Eta zu nor zara?



ORAZIOA



O Zeruetako Errege Jaun Handi, nire Jesus maitea! Zu nigana, zerutik jaitsi zara? Hau zer da? Nori honelako gauzarik, zure amodioari baizik gogoratuko zitzaion? Izan daiteke, (eta fedeko egia da) nik, eta zu nire Jaun handia, hostia txiki batean nire bihotzean hartu behar zaitudala? O misterio guztiz ezkutatu eta guztiz miragarria! O amodiozko sakramentua! Zer egin ahal dezaket nik ezpada zure aurrean harritu, umiliatu, eta nire bihotzeko atea zuri pozik ireki, nire arimako ostatu pobre honetan, zu erregerik handiena hartzeko? O Zeruaren garbitasuna nork lukeen! O aingeru eta santuen espiritu guztia, eta zure Ama Birjinaren bertuteak, zu orain behar bezala hartzeko, nork lituzkeen! Egia da, ni bekatari galdu bat naizela. Baina Jauna, zu zara nire erremedio guztia. Zatoz bada zatoz miserikordia guztien Jabea. O nire emaile guztiz aberatsa! Zure ontasun kabu-gabea, eta zure eman nahiak enpeinatu eta erakarri zaitu zerutik lurrera; zure ondasunak zerorrekin batean niri emateko. O fabore pare gabea! Badakizu, zure dina ez naizela; eta hala ere horregatik zure amodioak zakartza nigana. Badakizu, zeren premia daukadan: txit beharra nago.

Egidazu fede bizi, esperantza firme eta karitate irazeki bat zuk nahien dituzun beste bertuteekin, zu nire ariman ondo hartzeko eta aurrera hobeto amatu eta zerbitzatzeko. Amen Jesus.

Sazerdotea komunioa ematera datorrenean, arrimatuko zara komulgatzeko lekura fede bizi eta amodioz beterik. Eta bendeinkapena eta barkazioa ematean, zuk ere Jaunari eskatuko dizkiozu. Jauna hartzen duzunean eskatu ahoz edo bihotzez, zerorren debozio gehiago duzun modurik onenean.















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org