Anima Cristi Orazioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Anima Cristi Orazioa

Aita Larroka



ORAZIOA



Zeruko ondasun guztien Jabea! Ez dizut utziko nire arimaren etxe pobre honetatik irteten; ez dizut utziko nigandik joaten ni hutsa, pobrea eta behartu utzirik. Ez Jauna, nire ostatu honetatik joango ez zara ni zure bedeinkapenez bete arteraino. Guztien jabea zara eta eskeko guztien ongilea; baduzu nigan ondo zer egin; Horra Jauna nire arima lur lehorra bezala, zure euri gozoaren eske. Horra, ontzi hutsa bezala, zuk graziaz betetzeko. Badakizu, zure antzeko umildade, pazientzia, karitate, modestia, arimako eta gorputzeko garbitasunaren zer premia handia daukadan. Horiez gainera, egidazu zure bedeinkapena, nire bihotz hau nire begiak, mingaina eta beste sentiduak zure gustura zuzendu eta moldatzeko, zure bihotz santuagatik bihotz berri garbi bat egidazu, zure gisa, biziera berri bat egiteko, nire ahalegin guztiaz zuri jarraitzeko, zure borondatea, zeinean nire zoriona baitagoan, orain lurrean egin eta gero zeruan beti egiteko. Amen.

Arima Kristi. Orazio jakina Aita San Ignaziok beti esaten zuena.

Jesusen arima, santifika nazazu.

Jesusen bihotza, irazeki nazazu.

Jesusen gorputza, salba nazazu.

Jesusen odol preziosoa, zure onez bete nazazu.

Jesusen pasioa, senda nazazu.

O Jesus ona, entzun nazazu.

Zure llagen artean, gorde nazazu.

Etsai gaiztoetatik, libra nazazu.

Nire heriotzako orduan, dei nazazu.

Santu guztiekin zu beti alabatzeko, sekula guztietan. Amen.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org