Mezaren hasiera eta pekatua aitortzea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Mezaren hasiera eta pekatua aitortzea

Aita Larroka





Kontsideratu nola Jesukristok
gure bekatuak bere gain hartu,
eta horien zorra pagatu zuen.



ORAZIOA



Jauna, entzutera noan meza hau eskaintzen dizut egin dizkidazun mesede guztien eskerrak emateko, nire eta beste guztien bekatuen barkazioa iristeko; eta egidazu zeruko bidean behar eta on izango dudan grazia, batez ere bekatutik alde egiteko eta bizitza onean irauteko doaia; hala izan dadila.





INTROITOAN



Kontsideratu nola lege zaharreko
Santuak Jesukristo gizon
egitea deseatzen zuen.



ORAZIOA



Nire Jesus maitea, nire arima zure amodio santuan irazeki ezazu, nire bekatuak ezagutu, eta horiekin zu ofenditutako damutasun egiazkoa nire bizi guztian eduki dezadan, hala izan dadila.









KIRIELEISON



Kontsideratu nola Hirutasun edo
Trinitate txit santuari miserikordia
eskatzen zaion.



ORAZIOA





Jauna errukitu zaitez nitaz. Jauna errukitu zaitez nitaz. Jauna errukitu zaitez nitaz. Jesukristo errukitu zaitez nitaz. Jesukristo errukitu zaitez nitaz. Jesukristo errukitu zaitez nitaz. Jauna errukitu zaitez nitaz. Jauna errukitu zaitez nitaz. Jauna errukitu zaitez nitaz.







GLORIA IN EXCELSIS DEO



GLORIA IN EXCELSIS DEO



ORAZIOA





Aingeruek alaba dezatela, Jauna, zure ontasuna, zu jaio zinanean bezala. Orain gure arimetan zure graziaz jaio nahi duzu. Alabatzen, bedeinkatzen, adoratzen eta glorifikatzen zaitugu; zure gloria handiagatik graziak ematen dizkizugu. Gure kulpen barkazioa eskatzen dizugu. Miserikordia Jauna. Amen.





DOMINUS VOBISCUM

ETA ORAZIOA



Kontsideratu nola Jesukristo gizonei
ezagutzera eman zitzaien, eta
Hiru Erregeek adoratu zuten.



ORAZIOA



Jauna sazerdoteak santuen bitartez eskatzen dizuna, nik ere eskatzen dizut arren, Jauna, haren eta nire erreguak entzun itzazu. Egiguzu hemen lurrean zure grazia, eta zeruan betiko gloria Jesukristo gure Jaunaren merezimenduengatik. Hala izan dadila.





EPISTOLAN



Kontsideratu nola Apostoluak
penitentzia predikatu zuen.



ORAZIOA



Gure Jesus maisu bakarraren aurrean guztiak isil bitez. Zatoz Jauna, eta hitz egidazu; egidazu nire ariman zure profeta santuen zelo eta amodioa zure promesak, edo aginduak konpli daitezen. Hala izan dadila.













Kontsideratu nola Jesukristok
munduan predikatu zuen
Doktrina



ORAZIOA



Lurreko bide triste honetan nabilen artean, Jauna, gauza bi txit behar ditut: argia eta janaria. Ez arren horiek niri ukatu. Zure ebanjelioko dotrina nire pausoen argi izan bedi eta zure gorpuz dibinoa nire arimaren janaria hemendik zeruraino falta zaidan bidean erori ez nadin. Amen.



KREDOAN



Kontsideratu nola Ebanjelioak
ekarri digun Lege santua, eta
aitortzen du ahoak, bihotzak
sinisten duena.



ORAZIOA



Esazu Kredoa, baina debozio guztiaz, apostoluek eman ziguten zeruko dotrina bezala. Gero esazu. Jauna, zuk Eliza Ama Santari erakutsi dizkiozun fedeko egiak guztiak sinisten ditut. Egidazu grazia nire bizitzako obra guztiak fede bizi batekin egiteko; eta gero horien sarian zurekin bizi nadin. Amen.







OFERTORIOAN



Kontsideratu Jesukristoren
Dotrinak ematen digula fedea
eta hau aitortzeko laguntasuna.



ORAZIOA





Jaun Soberanoa; zure semearen sakrifizio hau sazerdotearekin batean ofrendatzen dizut zure gloriarik handienerako; niri eta mundu guztiari zuk egindako mesedeen graziak emateko; nire eta mundu guztiaren bekatuen satisfaziorako; niretzat eta nire obligazioko guztientzat behar ditudan laguntza eta grazia guztiak zugandik iristeko; zure seme gure jaunagatik. Amen.





Kontsideratu nola Jesukristok
astoaren gainean Jerusalemen
sartu zenean, juduek kantatzen
zioten santua, santua, etc.



ORAZIOA



Jauna alabatzen zaitut zeruko aingeru guztiekin. Gugana etorri nahi duzu. Eman nahi dizkizut bada bihotzetik ongi etorri eta bedeinkazio guztiak.

Santua, santua, santua eta gloriaz betea zaude guretzat. Jauna zurea da gloria. Hala izan dadila.







KANON ETA MEMENTOAN



Kontsideratu Jesukristoren
Pasio santuaren hasiera.



ORAZIOA



Zure Seme Jesukristogatik eskatzen dizut Jauna, Eliza santuagatik, Aita santu, gure obispo, errege eta beste fiel guztiengatik; nire guraso, senide, ahaide eta adiskide N. honelakoengatik, ongile, eta gaizkile eta bekatari guztiengatik, zure graziara bihurturik, zu amatzen guztiok beti bizi gaitezen. Amen.





KONSAGRAZIOAN



Kontsideratu Pazkoko arkumearen
figura, eta beste figura edo iduri guztien bukaera



ORAZIOA



Nire Jesus amodiotsua; azkeneko afarian zure apostoloei eman zenien zure gorputza eta zure odola, zure ontasun eta miserikordia handiagatik erregutzen dizut sakramentu honetan partizipante egin nazazula; eta horrela bizi izan zaitezela nigan eta ni zugan, zu beti alabatzen. Hala izan dadila.







OSTIA ALTXATZEAN



Kontsideratu nola Jesukristo
gurutzean altxatu zuten.



ORAZIOA



Adoratzen zaitut Jesus nire jainkotzat, eta Ostia santu horretan adoratzen dut zure gorputz sakratua, gurutzeko aldarean mundu guztia erredimitzeko ofrezitu zena. Sinisten dut zu hor zaudela.







KALIZA ALTXATZEAN



Kontsideratu nola Jesukristok
bere zaurietatik odol preziosoa
isuri zuen.



ORAZIOA



Adoratzen dut Jauna, zure Odol preziosoa, gure amorez gurutzean isuria, gure arimak garbitzeko zuk emana. Odol prezioso horretan esperatzen dut, nire kulpen barkazioa izango dudala. Amen





KALIZA ALTXATU

ONDOREAN



Kontsideratu oraindik Jesukristoren
pasioa eta bere heriotza



ORAZIOA



Zuk nahi duzun bezala, Jauna sazerdotearekin sakrifizio hau eskaintzen dizut zure semearen pasio eta heriotza, erresurrekzio eta aszentzio gloriosoaren erreberentzian. Ostia garbia, ostia santua, ostia mantxa gabea. Jauna, ez begira guri, ez bada zure seme maite honi, zure bedeinkapenaz honekin bat egin gaitezen. Amen.


Kontsideratu nola Jose eta
Nikodemusek Jesusen gorputza
gurutzetik eraitsi zuen.



ORAZIOA



Nire Jesus ona; zuk nire bekatuen zorra pagatzeagatik gurutze batean bizitza eman zenuen; egidazu bada niri ere nire kulpak egiazko penitentziarekin desegiteko grazia, horientzat hil, eta zurekin zeruan bizi nadin. Amen.







PATER NOSTERREAN



Kontsideratu Jesukristok gurutzean
esan zituen zazpi hitzak.



ORAZIOA



Esazu Aita gurea honen zazpi eskariak soseguz pentsatuaz. Eguneroko ogia eskatzean aditzen da, gure obligazioak ezagutzeko argia, sakramentuen laguntza arimak estadu graziazkoan irauteko, eta gorputzarentzat alimentua. Amen.







PATER NOSTERRA ESAN

ONDOREAN



Kontsideratu nola Jesukristo
Linbora jaitsi, eta han zeuden
arimak atera zituen.



ORAZIOA





O nire Jesus maitea! Zure arima Jaungoikotasunarekin uniturik jaitsi zen Linbora justuen arimak pena hartatik atera eta gloriaz betetzera; egidazu niri ere grazia nire arima bekatuen mendetik atera, eta infernuko penetatik libratzeko lehenbailehen eta santu guztiekin zeruan alabatu zaitzadan. Amen.









OSTIA PARTITZEAN



Kontsideratu nola Emausko
dizipuluak Jesukristo ezagutu
zuen ogia partitu zienean.



ORAZIOA



Nire Jesus arimen gidaria, zure dizipulu eta ikasleak bezala, eraman nazazu bide zuzenetik; nire bihotza eta nire entendimentua bete eta irazeki itzazu; zure argiz hemen, zure borondatea eginaz zeruko gloria iritsi dezadan. Hala izan dadila.







PAX DOMINI



Kontsideratu nola Jesukristo bere
Dizipuluei agertu zitzaien
eta bakea eman zien.



ORAZIOA



O Jesus gloriaz betea! Zure pizte gloriosoarekin ireki zenuen betiko bizitzarako atea, eta hori aditzera eman zenien zure apostoluei esanaz: Bakea izan dadila zuekin; erregutzen dizut, Jauna, eman degiozula nire arimari bekatutik graziara piztu, eta gehiago zu ez ofenditzeko, behar duen laguntasuna. Amen.







AGNUS DEI



Kontsideratu nola Jesukristok
bere dizipuluei bekatuak barkatzeko
eskubidea eman zien



ORAZIOA



Jainkoaren Bildots garbia, munduko bekatuak kentzen dituzun Jesus ona, miserikordia gutaz.

Jainkoaren Bildots garbia, munduko bekatuak kentzen dituzun Jesus ona, miserikordia gutaz.

Jainkoaren Bildots garbia, munduko bekatuak kentzen dituzun Jesus ona, zure bakea egiguzu. Amen.















Kontsideratu nola Jesukristok
bere dizipuluekin jan zuen
zerura igo baino lehenago



ORAZIOA





Zu zara Jauna gure bakea eta apostoluei eman zenien bezala, Eliza santuari eta guri egiguzu; gure gaitz eta peligro guztietatik libra gaitzazu, zure borondatea beti egiteko, eta zugandik inoiz ere ez apartatzeko grazia egiguzu.

Jauna, nik merezi ez dut zu nire etxean edo ariman sartzea, baina hitz bat esazu, eta nire arima salbatuko da. » Hiru bider hau esan behar da. «











KOMUNIO ONDOREAN



Kontsideratu nola Jesukristo bere
bertutez zerura igo zen.



ORAZIOA





Jauna baldin zu beregan hartzen zaituena, zuk zure seme edo alaba egiteraino jasotzen baduzu, arren niri ere fabore hau egin iezadazu.

Nire naturaleza honek gaitzerako dauzkan grina makurrak atzera itzazu. Zure graziaz konfesioko sakramentuan berriro jantzi nazazu, komunio espiritualetan beti fede bizi eta amodio irazeki batekin errezibitu zaitzadan.







BENDIZIOAN



Kontsideratu nola Jesukristok
agindu zuen bezala, Espiritu
Santua bidali zuen.



ORAZIOA



Nire Jesus maitea, zuk agindu bezala Espiritu santua sugar bizi eta mingainen antzean apostoluetara etorri zen, egizu bada espiritu kontsolagarri horrek nire bihotza eta arima bere argi ederraz bete, eta amodiozko surtan irazeki ditzan. Amen.

















Kontsideratu Jesukristoren
jaungoikotasuneko eta gizatasuneko
misterioak





ORAZIOA





Nire Jainkoa; nik dudan eta naizen guztia zurea da, eta zuk eman didazu, bada den guztia nik zuri bihurtzen dizut, zure borondate santuarekin egidazu; eta horrela aberats izango naiz eta besterik nahi ez dut, zuk nahi duzuna baizik. Amen.















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org