Magnifikaterako ejertzizioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Magnifikaterako ejertzizioa

Aita Larroka



MAGNIFIKATERAKO

EJERTZIZIOA



Arimak Maria Santisimari alabantzak
emanaz bere anparoa eskatzen dio.



O Maria, Jainkoaren ama! Zu bertutetan eta agintean handiagoa zara aingeru guztiak baino; zu zara, Jaikoaz urrena, gure esperantza ere.

O mundu guztiko erregina! zu zara nahigabetuen konsueloa, erien osasuna, bekatarien gordelekua eta justuen atsegin-kontentua.

Zu zara, o señora, bertutezko lorategi ederra; iritsi egizkidazu umiltasun garbitasun eta karitatearen lore ederrak.

O Jesusen ama maitea! hitz egizu, bada zure semeak aditzen zaitu; eta eska egizkiozu niretzat grazia ugariak.

Zure oinetan ahuspezturik erregutzen dizut, iritsi degidazula nire bekatuen barkazioa, eta zure seme eta nire erredimitzailearekin bat egitearen ditxa.

O Maria beti maitagarria! gogora zaitez nola Jainkoaren semea zure errai garbietan gizon egin zen, ez bekatariak kondenatzeko, ezpada salbatzeko.

Nire Ama eta bitarteko gozoa hartu nazazu zure zerbitzari leialen artekotzat.

Eman egizkidazu zure ondasunezko erregaloak, bada graziaz betea deitzen dizu aingeruak.

Jaungoikoa bere zerbitzari leiala goratzen pozten da, lurreko handinahi arroak umiliatzen eta beheratzen dituan bitartean.

Zorionekoa deitzen dizute erreinu eta herri guztiak; eta zure izen santua gizalditik gizaldira igaroaz joango da.

Gloria Aitari, gloria Semeari etc.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org