Kalbarioko estazioak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Kalbarioko estazioak

Aita Larroka







KALBARIOKO ESTAZIOAK AMOREZKO

ETA DOLOREZKO
JESUKRISTOREN PAUSOAK



Debozio honetan Jesukristorekin hitz egiteko, soseguz zeinatu, Nire Jesukristo Jauna edo akto kontriziozkoa bihotzetik egin, eta batek guztien izenean ofrezimendua esango du modu honetan.



OFREZIMENDUA



Aita eternoa. Jaun guztiz poderosoa; begira, ez guri, ezpada zure seme Jesukristoren aurpegi ederrari, eta Kalbarioko bide santu honetako pauso guztiak, bihotzeko amore, eta intentzioaz batean, zure gloriarik handienerako izan bitez, eta zeruko ejertzizio honetan diren induljentzia edo barkazio guztiak, Aita santuak nahi duten bezala eginaz irabazi nahi ditugu; eta Ama Birjinaren eskuetatik, zuk nahien dituzun purgatorioko arimen sufragioan, eta gure salbaziorako izan bitez. Amen.









LEHENENGO ESTAZIOA



Sententziatu dute
Jesus maitea,
gurutzean hiltzera.
O zer pena!



Heriotzako sententzia Jesukristori eman zioten lekua.



Pentsa ezazu, kristaua nola Jesus gure erredentorea, Ostiral santu goizean, bost mila eta gehiago azote, arantzazko koroa eta beste tormentuaz gainera, gurutzean eta lapur biren erdian hiltzera Pilatosek kondenatu zuen.

ORAZIOA



O nire Jesus erredentore maitea! Azote, arantza, pena eta lotsaz beterik, hain isil eta hain umil zure heriotzako sententzia gure kulpengatik hartu zenuena. Zure bihotzeko amore eta umildade honegatik, arren Jauna, egidazu grazia egiazko penitentziarekin nire bekatuen kateetatik libratzeko, eta zure tribunal justuan nire faboreko sententzia nik aditzeko. Amen.

Jauna, damu dut zu ofenditua, izan ezazu nitaz miserikordia.

Pater noster, Abe Maria eta Gloria etc. Aita santuaren intentziora, eta hau pauso guztietan.







BIGARREN ESTAZIOA



Orain hartzen ditu
gurutze batean
gure bekatuak
bere gainean


Jesukristori gurutzea eman zioten lekua.



Pentsa ezazu kristaua, nola Jaunari burlaz jantzitako soineko zaharra tiraka koroarekin kendu zioten; bere soinekoak jantzi eta koroa berriro tormentu gogorrekin sartu zioten; eta heriotzako borreroak gure bekatuen karga guztia edo gurutzea bere gainean eman zioten.

ORAZIOA



O nire Jesus bildots guztiz mantsoa! Isaak justuak baino hobeto zure sakrifiziorako egurra, zure aitaren obedientzia eta gure amodioagatik zure sorbaldan eraman zenuena. Zure bihotzeko ontasun honegatik, arren egidazu grazia nire eragabeko gogo gaizto guztiak zure borondateari biziro sujeto eta nire kulpei ondoen dagokien penitentzian, gurutzea beti zure ondoren gogotik eraman, eta lurreko nekeekin Zeruko Koroa irabazi dezadan. Amen. Jauna damu dut etc.









HIRUGARREN ESTAZIOA



Hemen erori zen
Jesus lurrera.
Lurra jasotzeko
bere aurrera


Gurutzearekin Jesus lehenengo
erori zen lekua.



Pentsa ezazu kristaua, nola gure Jesus maitea txit nekatu eta oinen gainean ezin egon eta gurutzearen kargarekin lurrera erori zen. Begira nola infernuko kanalla haiek Jaunari lagundu beharrean, ostikoka, kolpeka eta arrastaka erabili eta nekez jaikiarazi zuten.

ORAZIOA



O nire Jesus, jaun guztiz poderosoa, eta gure amorez honela argaldu eta lurra jo arteraino gurutzepean makurtua. Zure amore eta pazientzia fin gabe honegatik arren zure eskua egidazu, nire kulpa pisuen azpitik, egiazko penitentziarekin zugana jaikitzeko, eta zure gurutzearen ondoren lurreko neke eta doloreetan pozik ibili nadin eta zure aurpegi ederra zeruko glorian ikusi dezadan. Amen, Jauna damu dut etc.









LAUGARREN ESTAZIOA



Nork esan lezake
amaren pena,
honela ikusi eta
bere semea.


Jesukristok bere ama santisima
topatu zuen lekua.



Pentsa ezazu kristaua, nola Kalbarioko bide honetan Jesus onak bere ama maitea pena eta negarrezko itsaso bat eginik topatu zuen. Begira ondo, begi amorosoaz biak elkar ikusi; eta nola bihotz batak besteari amorez hitz egin zion, eta bihotz laztan biak dolorez ito edo estutuko ziren.

ORAZIOA



O Amarik maiteena, dolorez eta antsiaz betea. Zer ezpata zorrotzak zure arima josiko zuen zure bihotzeko Seme eta aingeruen edertasuna tratu hartan ikusi zenuenean, burua arantzaz josirik; aurpegi eder ura txistuz, odolez eta hautsez itsusturik, eta gure bekatuen karga edo gurutzea gainean zuela, eta kolpeka zeramatela. O amarik afligituena! Arren egidazu zure semearen eta zure pena hoien lastima egiazkoa bat, gure bekatuen barkazioa eta zure amodioa betiko argi dezagun. Amen. Jauna damu dut etc.









BOSGARREN ESTAZIOA



Gurutzea eramaten
nahi duzu lagundu?
Bada hemen nahi du
lagun bat hartu.


Jesus maiteari gurutzea eramaten
laguntzeko Simon Zirineo hartu zuten
lekua.



Pentsa ezazu kristaua, dolorezko bide honetan nola gure Jesus hain argal eta nekez zihoan ezen, judu odolgiroak gurutzearen kargarekin ikara eta erortzeko zorian ikusi, eta Simon zeritzan Zirineoko gizon bat Jaunari laguntzeko hartu zuten, baina ez lastimaz, baizik zeren gurutzeko tormentuan hiltzen ikusi nahi zuten.





ORAZIOA



O Salbatore maitea; gure bekatuen karga zure gainean hartu eta gure arimen bila hain nekez pauso horietan ibili zinena, eta Simon ditxosoaren etsenpluan, Kalbarioko bidean zuri jarraitzen eta laguntzen erakutsi zeniguna. Egiguzu arren Jauna, zure pasioko pazientzia, gure bekatuen damua eta zure penen bihotzeko lastima handi bat; gurutzea eramaten orain zuri lagundu, eta horren fruitua goza dezagun zu alabatzen zeruko glorian. Amen. Jauna damu dut etc.









SEIGARREN ESTAZIOA



Aurpegiko izerdi
eta odoletan
zapi bat busti du
hiru dobletan


Beronika esaten den Andre piadosak
Jesus onari bere aurpegia garbitu
zion lekua.



Pentsa ezazu kristaua, nola Jaunaren aurpegia txistuz, odolez eta hautsez beterik Beronika santak ikusi, eta hiru doblezko zapi garbi bat hartu eta guztien artetik sartu eta aurpegi dibinoa garbitu zion, eta hiru tolesturetan Jaunak bere aurpegia estanpaturik horren paguan utzi zion.





ORAZIOA



O nire Jesus, egiazko edertasunaren ispilua! Zenbat nire bekatuengatik itsusiagoa, hainbat guretzat bezala Beronika santurentzat maiteagoa! Baldin guru kulpak horrela itsustu bazintuzten, horien damuak, edo egiazko penitentziak, zure dolorezko izerdi eta lohiak kentzeko zapi garbiak izan behar dute. Egiguzu Jauna, grazia, bihotzeko negarrarekin gure arimak garbitu, eta zure imajina bizi bat horietan josteko, eta zeruan zure aurpegi ederra beti ikusteko. Amen. Jauna damu dut etc.









ZAZPIGARREN ESTAZIOA



Bigarren aldian
hemen da erori,
eta zu etzera
kontuan jauzi.




Jesukristo bigarren aldian erori zen
lekua.



Pentsa ezazu Kristaua, herritik kanporako ate batean, nola gure Jauna gurutzearen kargak eritu eta guztia argaldu, eta bigarren aldian erori eta lurra jo zuen. Begira nola borrero haiek kolpeka jaso zuten; eta Jerusalem galdua Jesus onak utzi zuen.









ORAZIOA



O nire Jesus miserikordiazko Aita, munduaren jabe bakarra. Zu izanik soraio eta, herriaren desonra bazina bezala, Jerusalemetik kanpora atera edo bota zinduzten; eta horregatik ere herri ditxa gabe hari lastimaz begiratu zenion! Arren Jauna, zure pietate guztiaz gure arimari begira iezaiezu; eta gurutzea eramaten nik pozik lagunduko dizut; eta gure kulpengatik herritik bota bazaituzte guk gure bihotzetan hartuko zaitugu, zurekin beti bizitzeko. Amen. Jauna damu dut etc.









ZORTZIGARREN ESTAZIOA



Bekatuagatik
negar egizu,
bada nire penak
orrek eman ditu


Jerusalemeko andreari Jesus onak hitz
egin zion lekua



Pentsa ezazu Kristaua, nola Jesus piadosoak bere desonra eta nekeen artean lapur infame baten gisa bazihoan ere andre piadosa lastimaz eta negarrez haren ondoren zihoazenei esan zien, Jerusalemeko alabak ez nigatik negar egin, baizik zeren buruengatik eta zuen umeengatik, zeren horien gainera gaitz handiak etorri behar dute.







ORAZIOA



O nire Jesus, Artzain ona bezala gure arimen bila ibili zinena! Kalbarioko bide gogor hartan, eta zure penen artean ere Andre piadosei eta haietan guri bekatuengatik behar bezala negar egiten erakutsi zenigun, arren Jauna, argi bizi bat egiguzu, ardi onen gisan, zure dei amorosoa aditu, eta zuri artzain onari bezala zuzen beti jarraitzeko, eta gure bihotzeko negarrarekin orain zuri lagundu eta gero gure salbazioko deia zure aho gozotik betiko adi dezagun. Amen. Jauna damu dut etc.









BEDERATZIGARREN ESTAZIOA



O bekatuaren
gauza astuna!
Hirugarrenean
jo du hemen lurra.




Hirugarren aldian Jesus erori zen lekua





Pentsa ezazu Kristaua, nola aldaparen igoeran indarra faltatu eta Jesus maitea hirugarren aldian erori, eta bere aurpegi ederra hautsez bete zuen. Jaiki nahi eta ezin; eta etsai gogorrak ostikoka, tiraka, deiadarrez esan zioten: ea laster jaiki; gurutzean hil behar du, han hilik ikusi nahi dugu.





ORAZIOA





O nire Jesus, zeruko maisu amorosoa! O nola zure gurutzea eta lurreko nekeak amore onez eramatera animatzen gaituzun! Ai Jauna! Nire kulpak dira zu bultzaka eta kolpeka lurrean hirugarren aldian erabili zaituztenak! Arren egiguzu grazia horien penitentzia egin, eta gurutzearen penak gure kulpen saria bezala hartu ditzagun; zure doloreak eta amodioa kontenplatu, eta horien sarian zeruko ditxa betiko aurki dezagun. Amen. Jauna damu dut etc.













HAMARGARREN ESTAZIOA



Ona non daukazun
Jesus biluzik,
burutik behatzera
zauriz beterik




Jesukristori bere soinekoak kendu
zizkioten lekua



Pentsa ezazu Kristaua, nola borrero odol zale haiek lastimarik gabe, Jaungoikoaren semeari, bere soinekoak lotsa handian kendu, eta tratu gaiztoekin, harri batean jarrarazi eta behazunez nahastutako ardoa eman zioten. O nola burlaka eta gaizki esaka hemen desonratu zuten!







ORAZIOA





O nire Jesus, pazientzia miragarriaren ispilua! Zer nahigabe eta angustiak zure bihotzak hartuko zituen munduaren begietan zure soinekoak kendu, llaga sakratua berritu, eta lotsa gorrian behazuna edateko eman zizutenean! Arren Jauna egiguzu indarra bekatu eta pasioen soineko zarra kendu eta zure amorezko soineko berria jantzitzeko; eta hemengo atsegin faltsu, behazunez beteak utzi, eta egiazko zure atseginak aurkitzeko. Amen. Jauna damu dut. etc.









HAMAIKAGARREN ESTAZIOA



Oinak eta eskuak
iltzez josirik,
hemen dago Kristo
penaz beterik




Jaungoikoaren Semea gurutzean josi
zuten lekua



Pentsa ezazu Kristaua, nola Jesus Bildots mantsoa, hain isil gure bekatuengatik sakrifikatu behar zena, gurutzearen gainean ezarri eta tiraka zainak urratuaz iltze gogorrarekin josi zuten, eta horiek errematxatzeko, Jaun dibinoaren gainean jarri, eta golpe bakoitzean, Ama Santisimaren bihotz amorosoa, Semearen gorputzarekin batean urratzen zuten.





ORAZIOA



O nire Jesus, bekatuak kentzen dituzun bildots inozentea! Ai! Eta zer amorezko karobi bizian zure bihotza orduan egon zen! Bada hain umil eta pozik, zure esku eta oin sakratuak gurutzean josteko eman zinduzen. Zure amore eta pazientzia honegatik, egiguzu Jauna grazia gure esku eta oinak bekatuen kateak urratu, eta zure beldur eta amorezko iltzeekin josi, eta zure bihotzean beti bizi gaitezen. Amen. Jauna damu dut etc.











HAMABIGARREN ESTAZIOA



Hemen Jesus hil zen
gizonagatik,
kontura zaitez
orain eta beti


Jesus gure bizitza gurutzean jaso
eta hil zen lekua.





Pentsa ezazu Kristaua, nola gure Jesus jaungoiko eta gizon egiazkoa, gurutzean josi eta jaso zuten, eta gurutzean asentatzeko bere zainak desegin eta puskatu, eta mendi santu hartan gure salbadorea airean agertu zen; begira nola lapur biren erdian tormentu eta burlen artean hil zen.







ORAZIOA





O nire Jesus, Ama Birjinaren fruitu bedeinkatua, eta (gaur ordu honetan) gure bekatuengatik madarikatua bezala eta gure salbazioko fruitu egin, eta arbola santuan egon zinena. Gure induljentziako edo barkazioko eguna hau da; eta hori zure tormentuak, penak eta llagak; hori zure negar eta bihotzeko deiadarrak Aita Eternoari eskatzen diote. Halabiz Jauna, eta gure kulpak egiazko penitentziaz desegin, eta zurekin hil eta betiko bizi gaitezen. Amen. Jauna damu dut etc.







HAMAHIRUGARREN ESTAZIOA



Gurutze gainetik
bere amagana,
hemen jaisten da
Jesus laztana.




Gorputz santua jaitsi; eta Ama Birjinari
eman zioten lekua.





Pentsa ezazu kristaua, nola gure Jaunaren doloreak heriotzarekin akabatu, eta ama maitearenak dirauten gorputz hila lantzaz ireki eta Ama Birjinaren arima josi zuten, eta Jose eta Nikodemus santuek gurutzetik jaitsi, eta amari presentatu zioten. Zer honen penak, zer negarrak!





ORAZIOA





O nire Ama Santisima, pena eta angustiazko itsaso hondo gabea! Nork esan edo pentsa dezake, zure ariman zer igaro zen, zure bihotzeko semea hilik besoetan hartu zenuenean. Haren buru esku eta oinak, eta bihotza irekia ikusi eta zer tormentu eta doloreak hartu zintuen! Arren bada gure amarik maiteena, horiengatik egiguzu egiazko lastima handi bat, bekatuen damuz betiko horientzat hil eta zurekin zeruan bizi gaitezen. Amen. Jauna damu dut etc.











HAMALAUGARREN ESTAZIOA



Hobi berri bat nahi du
zure bihotzean,
Jesus hilak betiko
zu bizi zaitezen




Hobian edo sepulkro berrian Jesusen
Gorputza sartu zuten lekua.





Pentsa ezazu Kristaua, nola Dolorezko Amaren besoetatik nekez Gorputz santua Jose eta Nikodemusek hartu eta izara berri eder batean egiazko Kristo garbiro untatu, eta harrizko hobi berrian debozio handiaz sartu zuten. O zer pauso honetako Ama Birjinaren dolore eta negar saminak!







ORAZIOA





O martiri guztien Erregina, angustien pauso honetan. Jesus zure amorezko eta dolorezko lorapila edo ramilete bat egin, eta zure bihotzaren erdian beti gorde zenuena! Zure martirio paregabe honegatik, arren egiguzu zure eskua eta ditxarik andiena; zeina den zure soledade triste honetan zuri lagun egitea, gure kulpen penitentziarekin lurreko gauzak utzi eta zure seme Jesus eta zu beti amatzeko zeruan. Amen. Jauna damu dut etc.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org