|
Aita Larroka
ARROSARIO SANTUA
Era bitara da Arrosarioa: batari deritza Ama Birjinaren koroa, zeinak dituan zazpi hamarreko, gainera bi Abe Maria, eta azkenean Aita santuaren izenean Aitagure bat eta Abe Maria bat. Hau bera esanda irabazten dute Aita San Frantziskoren hiru ordenakoak barkamen osoa, edo induljentzia plenaria.
Besteari deritza Arrosarioa; eta honek ditu hamabost hamarreko, eta esan daitezke edo hamabostak bata besteen hurren, edo bosnaka edo banaka. Eta den bezala dela, hamabostak eralkiz gero irabazten da barkamen osoa.
Baina hau irabazteko esan behar da, hala bata nola bestea, debozio eta jaiera handiarekin ahoz eta bihotzez, ez erdi lo, gogo gabe eta adimendua beste lekutan dela, betaz eta hitzak hortz artean nahasten ez dirala; itxaroten dela batak osotoro esan artean besteak erantzuteko, eta erregutzen zaiola Ama Birjinari, arren, gure bitarteko izan dadila iritsi dezagun Jesus maiteagandik behar dugun grazia, bere onrarik handienerako eta gure arimen honerako.
Honezaz gainera gogora itzazu hamarreko bakoitzean egunari eta hamarrekoari dagozkion misterioak, aurrera esaten diren bezala.
MISTERIO GOZOZKOA
ASTELEHEN OSTEGUNETARAKO
Herri askotan jai arratsaldetan
eta osterantzean ere, zeinatu,
akto kontriziozkoa esan eta
kantatzen dituzte hurrengo
misterioak, eta gero esan
Aita Gurea eta Abe Mariak.
|
Jesus onaren Ama maitea,
grazia dizut eskatzen,
bost misterio gozoz beteak
lagun iezaguzu kantatzen.
Gogo guztiaz esango dugu
lehenengo misterioa,
zuzen gaitzazu zerura beti
Birjina bihotzekoa.
|
LEHENENGO MISTERIOA
Jaungoikoaren semea gizon
egitea
Zeruetatik ekarri zizun
aingeru batek albista,
zugan haragiz jantziko zela
Aita Eternoaren semea
|
Guztiak erantzuten dute hurrengo hau
Abe Marien hamarreko hau
Aitagureaz batean,
Birjina eder, maite berari
esaten hasi gaitean.
|
BIGARREN MISTERIOA
Ama Birjinak Santa Isabeli egin zion bisita
Jainkoaz haurdun zu zoaz, Ama,
ikustera lehengusua,
eta San Joan jaio gabea
graziaz dena bete da.
|
Abe Marien...
HIRUGARREN MISTERIOA
Jesukristoren jaiotza
Jaio zenean zure Semea
zerau dontzeila utzirik,
gelditu ginen guzti guztiok
ondasun gozoz beterik
|
Abe Marien...
LAUGARREN MISTERIOA
Ama Birjina elizan sartzea
Jerusalemeko eliza santan
Jesus eskain zenduan.
Eskain gaitzazu gu ere orain,
Jaunak beretzat har gaitzan.
|
Abe Marien...
BOSGARREN MISTERIOA
Jesus galdu eta hirugarren egunean aurkitzea
Galdu ezkero bila zenuen
elizan zure semea.
Poz honegatik nahi ez begizu,
gu bekatuan hiltzea.
|
MISTERIO DOLOREZKOAK
ASTEARTE OSTIRALETARAKO
Jesus onaren Ama maitea,
grazia dizut eskatzen,
bost misterio minez beteak
lagun zaguzu kantatzen.
Gogo guztiaz esango dugu
Lehenengo misterioa,
zuzen gaitzazu zerura beti,
Birjina bihotzekoa.
|
LEHENENGO MISTERIOA
Baratza santuko Jesusen orazio
Getsemaniko baratza hartan,
ahuspez lurrean jarririk.
zegoan Jesus odol izertzen
bihotza berriz larririk.
Abe Marien hamarreko hau,
Aita Gureaz batean,
Birjina eder maite berari
esaten hasi gaitean.
|
BIGARREN MISTERIOA
Jesusen azote ikaragarriak
Bost mila azote hartu zituen
gure bekatuengatik
zer gaitz handia den bekatua
kontu atera hemendik.
|
Abe Marien...
HIRUGARREN MISTERIOA
Jaunari arantzazko koroa ipintzea
Arantza zorrotz gogor latzakin
koroaturik burua.
Nonbait Jesusek kendu nahi zigun
gure hantuste itsua.
|
Abe Marien...
LAUGARREN MISTERIOA
Jauna gurutzea eramatea
Gurutze pisu bat lepoan ta,
lapur gaiztoen erdian,
eraman zuten Jesus maitea
Kalbarioko bidean.
|
Abe Marien...
BOSGARREN MISTERIOA
Jesukristoren gurutzeko heriotza
Iltzez josirik ai gurutzean!
Eman du Jaunak bizia
gure arimak galdu ez zitezen
ikusi zuen guztia.
|
Abe Marien...
MISTERIO GLORIAZKOAK
Igande, asteazken eta larunbaterako
Jesus onaren Ama maitea
grazia dizut eskatzen.
Bost misterio gloriazkoak
lagun zaguzu kantatzen.
Gogo guztiaz esango dugu
lehenengo misterioa,
zuzen gaitzazu zerura beti,
Birjina bihotzekoa
|
LEHENENGO MISTERIOA
Jesukristoren piztuera
Minen ondoren, Ama maitea,
ikusten duzu pizturik,
hilen artetik zure semea,
eguzki eder eginik.
|
Abe Marien...
BIGARREN MISTERIOA
Jaunaren zeruetara igotzea
Berrogei egun hemen eginda
zerura igo zenean,
gloriaz bertan para izan zuen
Aitak eskuiko aldean.
|
Abe Marien...
HIRUGARREN MISTERIOA
Espiritu santuaren etorrera
Jaun Espiritu santua bera
sutan zerutik zetorren,
apostoluak eta besteak
amore dohaiz betetzen.
|
Abe Marien...
LAUGARREN MISTERIOA
Ama Birjina Zerura igotzea
Jesus maiteak zu ikustearren
zeruan zoriondurik.
Hara zaramaz gorputz eta arima,
Aingeruz inguraturik.
|
BOSGARREN MISTERIOA
Maria Santisimaren gloria handia
Trinitateak para zintuen
Seme Jaunaren aldean,
beti eta beti edukitzeko
beste guztien gainean.
|
Abe Marien...
|