Josetxo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Lopez Alen Frantzisko »  Josetxo »  Josetxo

Frantzisko Lopez Alen

Joxetxo

Bere eriotzaren
Zortzi egun lenagoz


I

ĢIzan edo ez izanģ
Esan zuen jakintsuak:
Izan edo ez izan
Erantzuten du munduak:
Gaur esaera orrek berak
Nastutzen dizkit pentsamentuak.
Zu!... irakurtutzen au ai zerana
Baldin arkitzen ontan badezu
Zure gogoko ez dan gauzarik...
Etzaizula ezer!
Baņa, a! iņoiz izan bazera
Aur naigarrien aita maitea
Eta biotza baldin bakazu
Penen meriyoz menderatua
Ta samindua eta urratua,
Orduan... a! baliteke
Alkar-aituko gerala biyok.




II

Bitarte ontan ez gau ta egunik
Etzait batere gogoratutzen.
Egonleku bat topa nai nuke
Ezer ’e ez dana iņoiz ikusten.
Ez det kalerik biar geyago,
Ez det ezer nai dana konsola.
Aronz nai det nik non dan arkitzen
Ez beste gauzik ez! ez! iņola:
Non arkiko zaitut ai! maite!
Bizirik nago... baņa noiz arte!!
Baņa noiz arte...! bai! ori diot
Gaizki edo ondo esana bada
Nere zentzuak, ez beste iņork
Adiarazitako asmoa da!
Zer da bizitz au...! Nere albotik
Nork banatu du nere maitea:
Sustraietatik nork urratu nau
Ainbeste nai genuen lorea!
Zer gauza zaizkit iduritutzen!
Zenbat ots nigan diran aditzen!


Nere biotza, nere zentzua
Nere izatea, neroni dana,
Dardaraturik naukate mende
Nai nukiana ezin esana!
Ta pillan-pillan jarritzen zaizkit
Oroitzak eta idurimenak
Ta bat egiņik bildutzen zaizkit
Lurreko atsekabe den-denak:
Ez banintzake orla sentitzen
Nola niteke onla mintzatzen!
Udaberria nola negua
Gaur neretzako dirade berdiņ,
Tximist-turmoiak ez nau bildurtzen,
Loreak ere ez nau atsegin!
Ta ala jaiotzak, nola eriotzak
Gu geran dana zer da besterik?
Izate utsa, kea, baterez,
Oiek ez dira neretzat baizik:
Baņan ala ere zer gogorra dan
Gure samiņa lurraren gan!


A! nork ematen dio indarra
Jaiotzekoa gauza danari,
Nola itsasoan ta legorrean
Nola sortzen da izate ori;
Bale aundia nork bultzatzen du
Itsas aundia arro-arrorik:
Eta arranoa egazti aundia
Nola ez da erortzen goi-goietatik:
Eta nik maite detan Joxetxo
Nor eragiten nau ain maitetxo!
................................................!
Nork zuk ez bada, bai! Jaungoikoa!
Zu aztu eta zer da munduan...
Baņan gure aurra, zegona ain ondo
Bere amaren ondo-onduan
Nora da juan? Toki obera?
Ai! ala bada, ala izan bedi!
O! Jaungoikoa zu gabe zer da!
Baņan zu gabe zerbait bagiņa
Gure izatea litzake gauza
Erretzekoa egiņik autsa!
Orregatikan nere oroipena
Urikalduen gaixo antzera,
O! Jaungoikoa etorkizunan
Argia azaltzen zait aurrera.
Noski gure aurra eraman dezu,
Gu gauden baņo toki obera,
Baņa noiz berriz laztanduko det
Nere besoan len-len bezela:
O! Jaungoikoa izan dedilla
Zuri dizun ai! borondatea!




III

O! zer artsalde ixilla dagon!
O! zer! Illuntza geldi-geldia!
Aizeak ere mugitzen ez du
Arbolak daukan osto berria!
An urrutiyan iya itzalpean
Azaldutzen da gurutz eztia:
Odoi illunak estaliko du
Eta arratsak aurki guzia
Gordeko ditu trankil gabean
Nola itsaso nola mendia!
Ez det arkiko iņoiz munduan
Nere biotzak nai duen gauzik!
Ez du sentitzen nere izateak
Maite-maitetxoen oroitza baizik!
Orregatikan illun aldera
Jartzen naiz gora begiraturik!
Baņan gabaren zeruko izarrak
Ikuste’ez ditut aiek besterik!
Eta gabaren lenengo intza
Isuritzen zait begietatik.


Bai... itzalpean bildu dana...
Illargirikan ez da azaltzen
Mendien maldan dan baserrien
Leioko argia doi-doi da igartzen!
Arkaitz azpiko erreken otsaila
O! zer garbiro detan aditzen!
Ene biotza! ene zentzua!
Zer nai nazute orla nastutzen...
Eguna illuntzen duben ezkeroz
Zenbat geiago degun ikusten.




III

Zure ille kixkurrak
Alde banaturik;
Arpegi biribilla
Barrenen bildurik:
Zure masail gorrixkak
Ta larru zuria
Zure gan zenituen
Maitetxo eztia.
Txapela egoduna,
Luma bere jiran,
Soņeko grisa eta
Ubela gerrian.
Galtxeta beltxak eta
Belaun gorrian,
Onela ikusten zaitut
Oraindik kalian.


Zortzi egun lenagoz
Zure eriotzaren
Esan bezela alai
Ziņaden arkitzen;
Urrengo igandeko
Nor pentsatu leiken
Gure gandik Joxetxo
Zala zeruratzen


Bost illabete ontan
Maitetxo neria
Lorez estalitzen den
Zaudezen obia;
Eta bidean biltzen
Ditutan loriak
Baratz eta mendiko
Ori ta gorriak,
Ipiņitzen ditugu
Egiņik gaņian
Gorriakin gurutza,
Koroak azpian,
Moreak ta zuriak
Jarririk nastian,
Eta zure izena
Danaren oņian.


Urrengo igandean
Joaten naizenean;
Zure gaingo loreak
A! igarturikan
Egoten dira denak
Jarriak lengoan!
Baņan berriro jartzen
Ditut an ordean
. . . . . . . . . . . . .
A! zure gorputz ximur
Ta igarra
Piztutzeko balitz
Malko negarra!!




IV

Ez nazazutela iņork galazi!
Zaute ixilik
Arkaitzetako
Egazti kantariak!
Arnase!... etzaitezela
Ez, iņoiz larritu!
Gorputza...! itzul nai dezu joan?
Estuasun ori
Zerk eragiten nau: esan!
Zaude, zaude! nagon, nagon!
Etzaude bada!... ez nago bada
Leku naigarrienean!
Etzaude zelai santua?
Ez nago nere aita
Eta nere ama
Eta nere Joxetxo maitea
Lotan betiko dauden lekuan!
Ez degu maite jaio etxea?
Eta menditarrak bere etxola?
Eta enarak bere kabiya?
Eta mariņelak itsasoa?
Eta bildotsak estalpea?
Eta piztiak belar azpia?
Eta zergatik ain maite
Edo geiago
Ez degu izan bear
Lur santu ori!
Guretzat prest dagon
Zulo ori!
Pakean sekulako
Desegin bear degun lekua!
Obi dontsu orren barrenen
Ez da gauz doaitsua
Batutzia
Alkar maite izan ziranak
Lurren gaņean?
Eta gero or bertan
Gure puskak, gure antza
Nastuturikan
Gure otoitz danakin batean.
. . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . . . !!
O! Jaungoikoa! Ez nekien
Zer nintzan ari!
Zure obi gaņera begiratuaz
Ametsetan bezala nijoan banatzen!




V

Zer bakartasun naigarria!
Zer zeru urdin garbia!
Lore gaņera ere
Abiya da erlia
Zebillena jiraka
Zumo aren billa.
Eta nagon lekutik
Sentitzen det
Enararen ziyara
Ega zorrotza,
Eta maldan dijoan
Gurdien otsa.




VI

Agur Joxetxo, nere asmoak
Besterik ez dira izan
Nere penari lasaitasun bat
Ematia baizikan:
Gaur gaur bezela ez nau bildurtzen
Eriotzak iņondikan,
Ta ill bearrak poztutzen banau
Badakizu zergatikan?
Zergatik maite nere maitetxo
Izango det besoetan.
Eta laztantzen guztiz maiterik
A! geralako gu zeruan
Ginan bezela lurrean!




Donostian
Jaio eta ill zan
Joxetxo:

1893 garren urteko Apirillaren X-an

eta

1896 garren urteko Otsaillaren IX-an








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org