Gizon Bearra ta Aberats Zikotza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Manterola Jose »  Gizon Bearra ta Aberats Zikotza

Jose Manterola

Gizon Bearra ta Aberats Zikotza (1)

Erakasde Ona (2)





Munduan beste asko bezala zan beiñ gizon bear bat.

Gaieza (3) lanerako, ez zuen beste oskairik (4) jan bear bazuen, anima onaren doankia (5) edo limosna besterik.

Gosetua oso ta beartasun aundian, ikusi zuen goiz batian pasatzen bere ondotik gizon bat, diruz josia (6) zegona. mundu guztiak esaten zuenez aoa betian.

Arrimatu zan beregana umill-umill, eta esanaz zeñen biarra zegon, eskatu zion Jainkoagatik egin zegiola limosnatxo baten mesedia.

Bañan gizon aberats purrukatu ura, (7) aberatsa baño zikotzagoa zan, eta aberats ta zikotza baño ere oraindik biotz-gogorragua.

Ikusi zuen beziñ agudo pobria, eranzun zion guziro modu txarrean, esanaz obe zukiala lan egin lotsagabekerian iñori ala eskatzen ibilli baño.

Ez naiz gai lanerako, jauna, esan zion len baño umillago oraindik gizon bearrak, zer janik ez det, atzotikan mokadurik progatu gabe nago, eta orla biar badet izan, denbora gutxi barru gosiak ilko nau.

Ill adi nai badek, ez dik munduak gauza aundirik galduko ire faltan,- eranzun zion ark modu txarrean.

Biotz gogorra du, jauna, pobriarentzat, eta naiz herorrek ez uste, pobriak ere Jainkoaren semiak gera.

Ua (8) ortik agudo, eta ez nakala pazienzia progatu zergatik beste moduz ire bizkarrian ausiko diat eskuan daramatan makilla.

Gaizki egiten du, jauna, iñor meatxatzea, (9) zenbat eta geiago ni bezelako pobre hat, iñoren gordozkeririk (10) gabia.

Lana franko du pobriak bere beartasunian, iñoren mesprezarik (11) gabe ere...

Itz abek aotik ateratzetik etzuen akabatu oraindik, orra nun gizon aberats biotz gogor arrek altxatu zuen jotzeko eskuan zeraman makilla, eta pobria, jakiñik ez zuela arren kontra gauza onik aterako, itzik geiago egin gabe asi zan korrika argandik eskapoz.

Aberats zikotzak orduan, oso erria ta bere onetatik ateria pobriaren arrazoiagaz, artu zuen bidetik arri bat eta, errabian eta indar aundiarekin, iraitzi zion (12) pobriari.

Jaunak nonbait nai izan zuen arria erortzia pobriaren oñetara, oni ezer gaitzik egin gabe.

Pobriak orduban altxa zuen lurretik arria, triste baña keja bat gabetanik, sartu zuen kolkuan, eta bere bidean joan zan, zikotz gaizto arri ezer egin eta ezer esan gabe, bañan ziñegiñaz (13) ez zuela aztuko txarkeri itsusi ura.

II.

Denbora puska bat pasa zan ordutikan.

Gizon bearra bearrian zan oraindik, eta estu ta pobre bizi zan doankiaren mesedez.

Aberats zikotza berriz, diru geiago ta geiago biltzeko bere afanian, edozein moduz zala, txarkeri aundi batian atxitua (14) izan zan, eta karzelara eramana, nun pasa baizituen illabete batzuek errabiaz eta lotsaz akabatzen, kondenatua izan zan azkenerako justiziagandik plazaren erdian ogei ta amar makillazo artzera borreruaren eskuz. (15)

Egun siñalatu ura allegatu zanian, goiz goizetik zeuden jendez betiak erriko karrika edo kale gure gizon aberats zikotzak pasa biar zituen guziak plazaraño juateko.

Nola ain gaizki tratatu izan baizituen denak bere andiustean, denak zioten bere doakabean errukiaren (16) lekuan errabia.

Noizbait bada allegatu zan bere ordua, eta gizon zikotz ura, Jainkoagaz eta bere suertiaz ernegatzen, atera zuten kalera, erropaz ariñ, eta lotsa aundiagorako asto itsusi baten gañian, eramanaz alde batetik borrerua erabakiari (17) kunplimentu eman biar ziona, eta bestetik pregoilaria, (18) kale ixkiña guztietan irakurtzen (19) zuela deadarka (20) arren txarkeria eta justiziak emandako erabakia.

Jende pilla guzti arren tartean zegon gizon bear, noizbait aberats zikotzak dakigun bezin txarki artu zuena.

Ikusi, zen bezela onek allegatzen ondora, mutill txikiren oju (21) eta burlazko deadarren, eta aundien irriaren artean, gizon biotz gogor ura, ateriaz beti berekiñ gordetzen zuen arria, altxatu zuen eskui-eskua, (22) intenzio txarrez beterik bota zion aberats zikotz-arri biurtutzeko. (23)

Bañan istanti artan, Jaunak nonbait ikutu zion damutasunez biotza, eta lotsaturikan intenzio txar artaz, utzi zuen erortzen lur santura eskuko arria, eta bere aotik ez zan atera ez eraso (24) bat, ez irain bat. (25)

Gizon bearrak barkatu zion zikotz ari egin zion gaitza Jainkuak agintzen digun bezela, eta kontatzen (26) dute esan zuela onela beretzat:

«Argandik mendekatzia, (27) zanian aberatsa ta fuertia, izango zan erokeri aundia nere aldetik; mendekatzia gaur, denen burla danean, diru eta onra gabe dagonian, eta len lausengatzen zutenak berak txistu egiten diotenian arpegira, umildua ikusirik. egiteko itsusi ta lotsagarria litzake.

Jainkuak barka dizaola nik barkatzen diotan bezela bere txarkeria».

Aur ta Gizon etsaigoti ta mendekakorrak, euki zazute beti gogoan erakasde eder au, eta besteratu edo imita zazute gizon bearraren ejenploa zuen etsaiakin. Ala agintzen digu gure Jaungoikoaren lege santuak.




(1) Zikotz-a: tacaño, avariento.
(2) Erakasde ona: ejemplo moral
(3) Gai-eza: no útil o inútil
(4) Oskai-a: remedio, recurso
(5) Doanki-a: limosna
(6) Diruz josia: literalmente, «cosido de (o en) dinero». Dícese de los hombres cargados de dinero, o muy ricos.
(7) Aberats purrukatuba: muy rico, o rico en demasía
(8) Ua: véte
(9) Meatxatu: amenazar
(10) Gordozkeri-a: defensa, amparo
(11) Mespreza: desprecio
(12) Iraitzi: arrojar, echar
(13) Ziñegin: jurar
(14) Atxitu: coger. Atxitua izan zan: fue cogido
(15) Borrerua: el verdugo. Borreruaren eskuz: de manos de verdugo
(16) Erruki-a: compasión
(17) Erabakia: decisión, sentencia
(18) Pregoilari-a: el pregonero
(19) Irakurri, irakurtzen: leer
(20) Deadarka: a gritos, en voz alta
(21) Oju: grito
(22) Eskui-eskua: la mano derecha
(23) Biurtu: volver, restituir
(24) Eraso-a: insulto
(25) Irain-a: injuria
(26) Kontadu: contar, referir
(27) Mendekatu: vengarse









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org