|
Bere Eriotzaren Lenbiziko Euntean
Zure izen ona gaur berritzen da Euskal-Errian
Koroi galantaz agerturíkan gure aurrían,
Ta euskaldun léial guztiak dáude gaur zoratúrik
Zure birtúte eta doaiak ezagutúrik.
Danak diote txit zeradéla prestu ta azkárra,
Zure lanákin goitu dezúla euskera zárra,
Milla itz-edérrez gozó ta extíro apainduríkan
Eta libúru óso bikáiñez orniturikan.
Euskaldun óna, kristau fiñ eta fedez betéa,
Izdun edérra, izkribalari berdiñ-gabéa,
Zure seméak gaurko egunéan zaituzte agurtzen
Ta erramu Iórez zure burúa dute koroitzen.
Mundura danak ekartzen degu lege gogorra,
Eriotzari ordain zenion zuk zere zorra;
Zure animá Zeru alaira joantzan berríro
Bere Egillea ikusi naírik aurkéz garbiro,
Baña emen bean gelditu zaigu zure oroipena
Eta eriotzak indarrik ez du iltzeko aomena.
Eunki bat joan da, ez dio ajolik! gerore aurrera
Euskera bizi dediñ artean biziko zera,
Izanik beti izar galant ta dizdizaria
Nai dutenéntzat ikasi gure izkunz eztia,
Aiñ aberatsa, aiñ otseztia eta gozóa
Dirudiela Zeruan bertan sortutakóa.
Ikus ditzazu, O Mendiburu! zure semeak
Oiartzun artan nóla dabiltzan pozez beteak
Zeru goiraño jaso nairikan gaur zure izena,
Mundu guzian zabaldu naiaz zure aomena;
Ikusi zazu zure lur maite Euskal-Erria,
Biotz-biotzean penak izanik, festaz jantzia
Zure eunteko mugaldi auxe otseztitzeko
Eta merezia dezún fama zuri emateko.
Biur zazkizu, báda, begiak gure artera,
Lagun gaitzazu jira gaítean lege zarrera,
Sendoturikan bearra degun gure fedean
Ta euskaldun denak elkarganako naitasunean.
1882
|