|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
6
ILARGIRA ZENBAT BIDE?
Behin, bidean barrena zetorrela, bi fraide aurkitu zituen.
Pernando -esan zion fraide haietako batek- zuk gizon azkar, buru argi, bizkorraren izena daramazu; eta esango al genizuke, hemendik ilargira zenbatsu bide dagoen?
Pernandok buruari hatz eginaz erantzuten dio:
Galdera hori zail zamarra dela deritzot.
Baina zu azkarra zera-eta...
Hala ere: hemendik ilargirako hori oso zaila da. Ilargitik hona balitz, zerbait esan nezake.
Ia, bada, ilargitik hona zenbat bide dagon.
Zenbat bide dagon, ez dakit; baina, eguerdiko hamabiak laurden gutxitan ilargitik fraide bat botako balukete, eguerdiko hamabi-hamabitan erretore etxean bazkari-zain egongo litzateke.
|