|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
7
KENDU ETA HANDITU
Beste batean, gizon handizki batek galdetu zion:
Zer gauza izan liteke, kendu eta kendu, zenbat gehiago kendu, handiagoa egiten dena?
Gauza hori asmatzeko -erantzun zuen Pernandok- ez du gizonak jakintza handikoa izan beharrik. Betor gure sorora, aitzur bat ar beza, eta zenbat eta lur gehiago kendu orduan eta handiagoa zuloa egingo da.
|