Non duzu semea?


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Non duzu semea?

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

9

NON DUZU SEMEA?



Beste batean, semearekin zuen zer asmatua.

Beretzako, bazkaria erretore-etxean bazuen. Semearentzat ez ordea. Non bilatu semearentzat bazkaria?

Erretore-etxeko ateetara eraman zuen, eta, "nik deitu arte hago hemen, esanaz, bera jan-gelara igo zen.

Bazkaritan hastekotan Pernando besteen gain oihuka hasi zen:

Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.

Erretoreak esaten dio orduan:

Pernando, gaizki ari zera: egizu berriro Aitaren.

Eta Pernandok berriz ere:

Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.

Baina, Pernando, non duzu semea?

A! Behean dago. Berehala etorriko da.

Eta esan eta egin, ekarri eta berekin bazkaritan jarri zuen.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org