Astoa pozez saltoka


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Astoa pozez saltoka

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

20

ASTOA POZEZ SALTOKA



Atso gaixoa! Eginahalak eginda ere, ezin astoa mugitu. "Arre eta arre", eta astoa atzera. Egundaino horrelakorik!...

Zer du asto horrek, amonatxo? -galdetu zion Pernandok.

Ez dakigu bada. Ez ibili nahi.

Jakin egin behar, jakin...

Jakin? ea bada zuk aurrera joan erazten duzun.

Baita pozez saltoka jarri ere.

Ia, ia, zure "abildade" hori.

Pernandok ezkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuen. Gero astoaren aldamenera etorri, eta belarri batetik hitz egingo balio bezala jarri zen, eta bitartean beste belarri-zulotik ardagai piztua sartu zion. Astoa laster hasi zen ipursaltoka, gainean zeramatzan ontzi guztiak hausteko zorian. Atsotxoak, harrituta, beldurtuta, galdetu zion Pernandori:

Baina zer esan diozu?

Ah!... ipuin politak...

Zer esan diozu horrela aztoratzeko?

Zer? Garagar, olo eta arto asko dagola aurten, eta etxera joandakoan, guztietatik nahi adina emango diozula.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org