|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
21
PASA BEHARKO!...
Bertsoetan ari zirela, Pernando aberatsa ez zela esan zion beste bertsolariak...
Eta horra Pernandok zer erantzun zion:
Ondo agirian dago
errenta nirea,
kantuz ez dut nik sartzen
poltsara urrea
ez (e)ta errotan ere
karga laborea;
agirian dago, bada,
naizela pobrea.
Gauza gutxi daukat nik
etxean gordea...
dudanarekin pasa
e(g)iten naiz ordea.
|
|