|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
23
EULIAK ETA TXINTXARRIAK
Amezketarren izengoitia euliak da; alegiarrena berriz txintxarriak.
Behin batean Pernando ba omen zihoan Alegiako kalean behera, hosto batzuek zituen txotx bat eskuan zuela.
Alegiar batek galdetu zion:
Pernando! Eskuan daramazun txotx hori euliak izutzeko al duzu?
Ez, ez. Zintzarrien mihiak isiltzeko dut.
|