|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
29
ARRI, ASTOA...
Behin batean, bazihoan Pernando feriatik etxera, bere astotxoaren atzetik.
Bidean topo egin zuen azkar usteko batekin, eta hona no!a hitz egin zuten:
Nondik zatoz, Pernando?
Feriatik.
Laboreak zer egin du?
Zahi eta irin, zahi eta irin.
Hori ez dizut galdetzen, plazako gora-behera galdetzen dizut.
Zaldian gorago, asto txikian baino.
Zer asto eta asto-ondo!... Zure horrek kargak aurreratuegi dauzka behintzat.
Ordubeteko bidean aurrerago baleuzka nahiago nuke.
Arri astoa, arri,
iluntzerako ote gaitezkeen
atarian jarri,
ezer irabazten ez dugu-(e)ta
mintzatu arren gizon horri.
|
|