Odolkirik bidaltzen al duzue?


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Odolkirik bidaltzen al duzue?

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

31

ODOLKIRIK BIDALTZEN AL DUZUE?



Herri txikietan, norbaitek txerria hiltzen duenean, auzokoei odolki edo txerri puskaren bat bidaltzen zaie. Pernandok ez zuen, ordea, behin ere txerririk hiltzen, eta berari bidalitako erregaloak ez zuten ordainik izaten. Aspertu ziren herrikoak eman eta ez hartzez, eta inork ez zion Pernandori ezer bidaltzen.

Hori ikusi zuenean, txerria hiltzea gogoratu zitzaion Pernandori. Hil zuen eta odolki eta gaineratikoak ontzi batean harturik, hasi zen aterik ate.

Gure etxera odolkirik bidaltzen al duzue zuek?

Ez...

Orduan hemen ez daukat zorrik - esanaz, ezer utzi gabe aurrera joaten zen.

Amezketarrak, Pernando ere txerria hiltzen hasi zela ikusi zutenean, berriz hasi ziren bere etxera odolkiak bidaltzen.

Pernandok, ordea, bere bizi guztian ez zuen berriz txerririk hil.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org