|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
32
PLAST!
Gure Pernando bazihoan bada behin festara, eta, bidean, ibaiertzean, gizon bat ikusi zuen.
Zertan zaude hor, gizona? - galdetu zion Pernandok.
Hara bada: ibaiaren beste aldera joan nahi nuke, eta ez nuke busti nahi eta...
Ez estutu, gizona; neronek bizkarrean eramango zaitut. Igo...
Jarri zitzaion gizon hori bizkar gainean, eta ibaiaren erdi aldera iristean hala dio goikoak:
Pernando, Amezketako bertsolaria:
ez zihoak hire gainean gaizki
Errezilgo zapataria.
|
Eta Pernandok, azpitik gora begiratuaz, erantzun zion:
Hirekin bazakarrek nahiko janaria,
lastertxo izango duk nahiko edaria.
|
Eta plast!, errekara bota zuen.
|