Más carga


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Más carga

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

34

MAS CARGA



Gerratean, Pernandok Betelura bagajea eraman behar zuen. Hartu zituen hiru mando, eta soldaduak hasi ziren mando gainean zama jartzen. Jarri eta jarri, mandoak lehertzeko zorian zeuden, eta hala ere, soldaduak ez zioten zama jartzeari uzten.

Nahikoa zela esan nahi zien Pernandok; baina erdaraz jakin ez, eta ezin esan.

Hala, zapatariari galdetu omen zion ea nahikoa zela nola esaten zen erdaraz, eta zapatariak esan zion "más carga" (jarri gehiago) esaten zela.

Soldaduak zenbat eta zama gehiago jarri, orduan eta haserreago Pernandok esaten zuen "más carga, más carga..." Mandoak lurra jotzeko zeudenean, Pernandok mandoen gaineko zama guztia lurrera botaz, esan omen zuen:

Más carga, más carga
hiru mando eta bost karga?
Hartutako lekuan
bertan deskarga.
Herri honetan zapatari
presturik ez al da?












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org