Gatzaren arrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Gatzaren arrak

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

40

GATZAREN ARRAK



Salerosketan ibiltzen ziren bi lagunek, Pernando zirikatu nahian esan zioten behin:

Gaizki gabiltza, Pernando. Zu gizon azkarra zera eta ea estutasun honetatik ateratzen gaituzun.

Zer da bada?

Bi itsasontzi bete gatz erosi ditugu, eta arrak egin zaizkio bidean. Eginahalak eginda ere, ezin arrak kendu dizkiogu...

Mandoaren esnea bota iezaiezue, eta laster asko joango zaizkio arrak gatzari, bai.

Mando-esnea? Mandoak ez du esnerik izaten, gizona.

Ez eh?

Ez gatzak ere arrik
Pernandoren bizkarretik
ez duzue egingo parrik












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org