|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
43
ILARGIAREN PISUA
Egun batean Amezketako erretore jauna, Pernandoren adiskide handia, ilargiak zenbat pisatzen ote zuen pentsatzen zegoan.
Honetan Pernado albotik pasa zen, eta galdetu zion erretoreak:
Pernando: ilargia hain handi eta ederra izanik, zenbat pisatzen duen nahi nuke jakin.
Pernandok erantzun zion, galde hori erreza zela eta ilargiaren pisua kilo bat zela.
Baina horren gutxi nola? -zion erretoreak.
Erraz, jauna, Ilargiak zenbat laurden ditu?
Lau.
Eta lau laurden ez al dira bada kilo bat?
|