Agur zintzarriak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Agur zintzarriak

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

47

AGUR, ZINTZARRIAK



Behin Pernandok Alegian, ari eta ari, Jaungoikoak daki zenbat bertso bota zituen: gauerdia Jesus batean etorri zitzaien alegiarrei amezketarraren ateraldi alaiak entzunez.

Noizbait bukatu behar ordea, eta Amezketara joateko kalera atera zenean, horra nola agur egin zien Pernandok alegiarrari.



Egundo ez da ukatu
geure alderdiak,
ezta ukatuko ere
Amezketa herriak.
Baina nola ez gauden
betiko etorriak,
gabon, beste bat arte,
agur zintzarriak.

Egi bat esango
eta neure ahoaz,
sinistu ez duzue
egingo benturaz:
agur, alegiarrak,
oraintxe bagoaz;
nahi ba(du)zue jarraitu
zintzarriak joaz.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org