|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
50
ZEREKO BEHORRAK!
Behin Pernando mendi-tontor batean, elur-lapatsetan hotzak dar-dar ardi-zain zegoela, bere behorren bila joan zen batek galdetu zion:
Behorrik ikusi al duzu hemen, Pernando?
Eta Pernandok erantzun zion:
Behorrak? Zereko behorrak!...
Ardian erdiak akabatuta
barrutiak ezin pagatuta,
ez gaude abelera txarrean
geldituta.
Eguraldi hauek jarri bitza mudatuta,
bestela aurki naiz ardi eta guzti
akabatuta.
|
|