|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
53
SARTU BITEZ!...
Pernando bazetorren Tolosatik etxera, bere asto beltza aurrean zuela. Olarainera iristean, bi damatxo aurkitu zituen; hauek astoari begira jarri ziren, eta lokarriak min eman ez ziezaion isats-ondoan zeuzkan trapu zaharrak ikustean, hasi ziren barrez.
Zu, Pernando -galdetu zioten zirikatzeagatik- astoak isats-azpian daukan oihal horren kana bakoitza zenbatean saltzen duzu?
Hori bera ez dago saltzeko, andretxo. Baina hori baino hobeak badauzkat denda-barruan... Sartu bitez...
Eta astoari isatsa goi-goraino jasoaz, bidea erakutsi zien.
|