Eskribaurik ez zeruan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Eskribaurik ez zeruan

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

54

ESKRIBAURIK EZ ZERUAN



Bazihoan behin Amezketako Pernando, zeukan soineko onena jantzirik.

Bidean aurkitu zuen eskribaua, eta honek, hala apaindua ikusirik, galdetu zion:

Baina Pernando zer zabiltza horren apain?

Hara jauna -erantzun zion-. Inondik ezin bizi-modurik atera nuen, eta ikazkintzara joatea gogoratu zait.

Ikazkintzara zoaz? Ez da bada ikazkintza txit lanbide ona. Sekulan ez dut aditu zeruan ikazkinik sartu denik.

Bai jauna, bai; behin sartu omen zen. Eta ikazkina zeruan ikustea gauza harrigarria zelako eskritura egitea erabaki omen zuten. Horretarako eskribaua behar ordea, eta bila eta bila ibili arren, ez omen zuten aurkitu. Zerua zeru denez geroztik, ez omen da han eskribaurik sartu!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org