Oinetakoak merke


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Oinetakoak merke

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

56

OINETAKOAK MERKE



Bataioren batera joateko, edo ezteietara joateko, edo alkate egin zutelako, edo zertarako, edo zergatik ez dakigu, baina Pernandok oinetako berri batzuk behar omen zituen. Baino... betikoa!, dirurik ez.

Hala ere, joan zen oinetakogile batengana.

Oinetako hauek zenbatekoak dira?

Hauek? -esan zion saltzaileak barre egiteagatik-. Ezkerreko oinekoa hutsean, eta eskuinekoa hogei pezeta.

Eta beste pare hau?

Hau hogei pezeta (ezkerreko oinekoa erakutsiaz), eta eskuinekoa hutsean.

Orduan bada... Hau eta hauxe eramango ditut erantzun zuen Pernandok oinetako pare bakoitzetik hutsean zena hartuaz.

Jarri zituen biak eta hasi zen korrika. Bai saltzailea ere atzetik "horri... horri... lapurra..." deiadarka.

Halakoren batean norbaitek heldu zion besotik, baina Pernandok, sua zeriola, esan zion:

Hago geldi, kankailu hori, korrika-apustua diagu-eta.

Eta berriz han joan zen arin asko, oinetako saltzailea atzean utzita.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org