Ordaindu arteko astia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Ordaindu arteko astia

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

60

ORDAINDU ARTEKO ASTIA



Gaixo, oso gaixo zegoan Pernando. Hartzekodun bat etorri zitzaion ohe-ondora, eta zor zizkion diruak eskatu zizkion.

Pernandok, mantso-mantso esan zion:

Ai zuri ordaindu arteko bizia emango balit gure Jaungoiko maiteak! Orduantxe pozik hilko nintzateke...

Erretore jauna zegoen, eta hitz haiek gaixoari entzutean, esan zion:

Gure Jaungoikoa on-ona da, Pernando eta zure nahia beteko du noski. Zorrak ordaintzea nahi du berak, eta egiteko hori bete arteko astia emango dizu...

Ordu arteko bizia ematen baldin badit bada, jauna, berorrek ez dauka nire entierroa kobraturik...













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org