Don Juan de Garaioa?


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Don Juan de Garaioa?

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

62

DON JUAN DE GARAIOA?



Izurrite batean, mando-gainean gaixoak eramaten hasi zen Pernando. Bakoitzarengatik hainbesteko bat ematen zioten, eta kaixo motel! bapo zebilen.

Tolosatik Hernanira gaixo bat eramateko agindu zioten behin. Bai berak agindua bete ere. Baina, Hernanira iritsi zirenean, gaixoak esan zion:

Donostiaraino joan nahi nuke. Eraman nazazu, gizontxo.

Hernanitik Donostiaraino gaixo hura eramanda, Pernandok ez zuen ezer irabazten, eta ez zuela eramango esan zion.

Hernaniraino ekartzeko esan didate niri, eta hemen gelditu beharko duzu.

Baina gizona...

Esana esanda dago, eta kito.

Zer kito eta kito ondo! Kontu gero zer esaten duzun! Don Juan de Garaioa naiz gero ni...!

Bai eh?

Don Juan de Garaioa?
Berdin da baldin bada
Infernuko arraioa.
Indarrez ez baldin bada
ni baino gehiago,
Pernando mandoarekin
etxera dijoo.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org