02 Lino eta Luis


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Utzi beharko! »  02 Lino eta Luis

Gregorio Mujika. Utzi beharko!

II

Lino eta Luis







Lino.- Entzun al duk?

Luis.- Bai, motel.

Lino.- Guk nahi duguna iristeko, gaurko egun hau bezain egokirik ez zaiguk etorriko.

Luis.- Zer? Lantegia guri ematea?

Lino.- Bai ba. Berak nahi duna esango dik, baina hau langintza ona duk, motel. Honetan asko irabazten duk. Horrek ez; zital ernegatu bat duk-eta... Gu egingo bagina gela honen jabe...

Luis.- Egingo gaituk, Lino.

Lino.- Esan al diek mutil haiei?

Luis.- Bai.

Lino.- Eta zer? Ez al ditek etorri nahi?

Luis.- Bai Gizona. Pozik zeudek etortzeko, baina...

Lino.- Zer baina?

Luis.- Beldur naizela zerbait igarriko ote dion.

Lino.- Nagusiak ez dizkik ezagutzen.

Luis.- Halaxe duk.

Lino.- Eta ezagutuko balitu ere zer? Ezin al dituk, ba, horiek ere etorri erretratatzera beste edozein bezalaxe?

Luis.- Hori bai.

Lino.- Ikusiko duk; guzia ondo irtengo zaiguk Hoa mutil horiengana, eta berehala etortzeko; bazekitek zer egin.

Luis.- Gaur nagusiari amorraraziko zioagu. (Irten bedi)

Lino.- (eseriaz) Ederki, ederki... ! Hau ondo irteten bazaigu...













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org