07 Luis, Lino, Erretratista, Mozkorra, Konkorra eta Itsua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Mujika Gregorio »  Utzi beharko! »  07 Luis, Lino, Erretratista, Mozkorra, Konkorra eta Itsua

Gregorio Mujika. Utzi beharko!

VII

Luis, Lino, Erretratista, Mozkorra, Konkorra eta Itsua







Erretratista.- Zer deabru zen hori! Gaur egun ona diagu behintzat, arraiok ez badu... Bat edo bati burua hautsi ez diodanean eh...

Lino.- Ez bedi estutu, nagusi... Gauza hauek horrela izaten dira. Ez bedi estutu.

Erretratista.- Horrela izaten direla? Gainez egiteko gutxi behar diat ba oraintxe... Denak hankaz gora botata joango nauk, eta hor geldituko zarete etorriko diren alproja guziak erretratatzen.

Mozkorra.- (Konkorra eta Itsuarekin sartu eta gero) Nagusi...

Erretratista.- (Zein dugu hau berriz? Mozkortuta dago hau... )

Mozkorra.- Sartu al liteke?

Erretratista.- Zu sartu zara behintzat-eta...

Mozkorra.- Tira ba...

Erretratista.- Zer nahi duzu?

Mozkorra.- Hara ba. Hauek biok, nire ilobak dira, eta erretratatu egin nahi ditut.

Erretratista.- Jarri ba.

Mozkorra.- Et... et...! Poliki, poliki... Hau konkor gabe atera behar duzu; hau, bi begiak irekita dituela... Eta ni, mozkorrik gabe.

Erretratista.- Baina gizona...! Lino, ekar ezazu zerra bat honi konkorra ebakitzeko; zuk, Luis, Santa Luziari eska iezaiozu honi begiak argitzeko, eta zu...

Mozkorra.- Berriketa gutxi hemen... Zuk egin Ezazu esandakoa, bestela ostikada galanta hartuko duzu... nonbaiten.

Erretratista.- Zer? Niri burla egitera etorri al zarete honantz? Ikusiko dugu ba. Kanpora hemendik! (Bultzaka bidal bitza)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org