Itzaurrea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Itzaurrea

ITZAURREA
Sebastian Salaberria, aspaldiko ezaguna dute Auspoaren irakurleak. Sail ontako 38'garren alea, Neronek tirako nizkin izenekoa, berak idatzia baita.

Liburu ura itz-lauz edo prosaz egin zuan, gerra-denborako bere ibillerak kontatuz. Bai 1963 urteko Agora saria irabazi ere.

Bere bizitzaren txeetasun asko ematen dizkigu liburu ortan: Oiartzun'go Elbitxuri baserrian jaio zala 1915'eko Abenduaren 26'an; gurasoak txikitan galdurik, gazte denbora morroi igaro zuala; ondoren gerrara joan bearra etorri zala, an zauritu ta ankamotz gelditzeko; ta abar ta abar.

Gerra ezkeroztik eta ia oraintxe arte, Donosti'ko Udaletxearen kontura lan egin du, eta urte-mordo ederrean Aieteko ur-depositoaren arduraduna izan da, gaur egunean erretiroa artu ta Ernani'n bizi bada ere.

Neronek tirako nizkin liburuan berak esaten digunez, bertsolaria ere bada, ordea. Gerra aurretik langintza ortan asia ta Txirrita zanarekin ere kantatua.

Baņan geienik bertso jartzen saiatu da Salaberria. Garai batean sarritan agertzen zituan bere bertsoak Zeruko Argia astekarian.

Aspaldi esana nion, berak moldatutako sail guztiak bildu ta liburu bat atera bear genduala. Gure asmo ori gaur bete degu, Jaunari eskerrak.

Ortarako, Oiartzun'go erriak ere laguntza egin du. Urtero bertso-aste bat eratzen du, izlariak, bertso-saioak, sariak eta abar antolatuz. Baita bertan jaio edo bertan bizi dan bertsolari baten liburua Auspoa'n argitara araziz ere. Ala, orain bi urte Lexoti'rena azaldu zan; igaz Mantero la'rena; ta aurten Salaberria'rena.

Esan bezela, liburu, ontako sail batzuk leen ere argia ikusia dute. Olakoak zein diran, oar bana erantsiz esango degu. Oarrik gabe utzi ditugunak, berriz, iņun agertu gabe zeuden eta bere esku-idatzietatik atera ditu orain Salaberriak.

Onek, irakurlea bertsoen esan-naiaz obeto jabetu dedin, itz-lauz adierazpen bat idatzi du sail batzuen aurretik.

Besterik gabe eta ustez esateko guztiak esanda, liburu au bere gustokoa izan dezan opa diogu irakurleari.

Antonio Zabala







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org