Espaņia'ko gerra tristeari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Espaņia'ko gerra tristeari

ESPAŅIA'KO GERRA TRISTEARI

1936'garren urtean gerrate triste bat sortu zitzaigun Espaņia'n; eta, naiz batak bestearentzat gorrotorik izan ez, anaiak alkar iltzen ibili giņan.

Gerrate au piztu zanean, nik ogei ta bat urte neuzkan eta soldadu joan bear izan nuan, beste millaka asko bezelaxe.

Or ibili nintzan bala tartean larri; eta gero, bi tiro oin bakoitzean bana arturik eta ezkerrekoa moztuta, an arkitzen nintzan Iruņe'n, ospital militarrean, eta denbora pasa bertso batzuk jartzea bururatu zitzaidan gerrate orri buruz.

Nun da nola zauritu ninduten ta abar, nere Neronek tirako nizkin liburuan kontatzen det.
(Auspoa, 38)




1 /
Amaika bider esan izan det
mutil koskorra nintzala:
ogei bat urte nitunerako
gerra urbilduko zala.
Zoritxarrez bai etorri ere
nik pentsatuta bezela,
ezin ukatu bala tartean
larri ibili naizela,
samindurikan diot gauzarik
negargarriena dala.



2 /
Milla beatzireun ogei ta amasei-
garren urtean ain zuzen,
Uzta-illaren emezortzian
gerra triste au pixtu zen.
Nik ogei ta bat urte neuzkan da
soldadu berialaxen,
agintariak gogor zioten:
ĢFusillak artuta goazen!ģ
Gaur nik bi oņak osorik neuzkan
ori gertatu ez bazen.



3 /
Neronek ere igartzen nion
iritxi zala denbora,
ta larriturik esaten nuan:
ĢSoldadu joan bearko daģ.
Eunka mutil gu Donosti'ra,
lenengo Gobiernora;
ardien gisa bildu ginduzten
danak alkarren ondora,
gero emendik sarjento batek
Norte'ko estaziora.



4 /
Trenean sartu, Aitaren egin,
txorakeriak utzita,
gerrate ontan ilko giņala
baigeunden oso etsita.
Negarrez asi giņan geienok
ezin genion eutsi-ta,
jende guztia kupiturikan
gu ain triste ikusita,
aiek eta gu agurtu giņan
begiak malkoz bustita.



5 /
Iritxi giņan Iruņa'ra ta
geienak infanterira,
larriagoak ziran batzuek
ta aiek artillerira.
Bertan ikasi instruzioak
eta gero Bitori'ra,
gauz auek nola gertatu diran
zuzen datoz memorira,
nola eraman ginduzten danok
Billarreal'ko mendira.



6 /
Martxoko illaren azken aldera
guk lenengo atakea,
kaņoi, egazkin, mortero, fusil,
danak antxe jo ta kea.
Eun bat metro beti aurretik
gure gidari tankea,
egun guztian danok laixterka,
ura orduko nekea!
Pentsatzen gendun berialaxen
egingo zala pakea.


7 /
Artu genduan Billarreal da
jarraitu Bizkai aldera,
kontrarioak atzeraka ta
gu geienean aurrera.
Bizi giņanak asko zauritu,
iltzen ziranak lurrera;
mendi oietan komeri latzak
ikusiz ibili gera,
ta aizkenean etzan goxoa
Yurre erriko sarrera.



8 /
Beste aldetik aitona zar bat
etorri zan guregana,
esanaz nola utsik zegoan
Yurre erri ori dana.
An sartu giņan xinisturikan
gezurti aren esana,
burruka gogor ekin genion
ta lurrera iltzen zana,
berialaxen neuri bi tiro
oin bakoitzetikan bana.



9 /
Lagun on batek atera niņun,
ain negon trantze txarrean,
antzika neure zaurietatik
odol ustu bearrean.
Geroxeago ni Bitoria'n
bi medikuren aurrean,
oņa moztuta jarri niņuten
oe zuri ederrean,
ta gaur Iruņe'n arkitutzen naiz
ospital militarrean.



10 /
Aldamenean dagon batentzat
egoten naiz kupituta,
nor ez litzake urrikalduko
oin biak motzak ditu-ta?
Zutik jartzeko esperantzik ez
orrenbeste sufrituta,
gure Jainkoak bakarrik daki
nola gauden geldituta,
geuren sasoirik ederrenean
betiko elbarrituta.



11 /
Dotriņak garbi esaten digu,
nai badegu irakurri:
inbiria ta gizon iltzea
nundik zaizkigun etorri.
Kain gaiztoak Abel il zuan,
begira zaiogun orri;
baņa oraingo gerra triste au
ezberdiņa izugarri:
anaiak bata bestea iltzen
gorroto gabe alkarri.



12 /
Gure aurreko guraso zarrak
askotan esanak daude:
gerrik onena baņa pakerik
txarrena degula obe.
Jesus maitea, ordu guzitan
zure bearrean gaude,
eskatzen dizut Zu zeralako
zeru lurren Jaun da Jabe:
pake gozoa eman zaiguzu
odolik ixuri gabe.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org