 |
|
 |
 |
ARREBARI
|
1936'garren urtean, Espaņia'n gerra sortu zanean, gure arreba Ramoni Errenderi'ko kale-etxe batean zegoan serbitzen; eta, etxe ori kaņonazo batek jo zuala ikusirik, Frantzi'ra aldegin zuan oso beldurturik, emen etzegoala gauz onik pentsatuta.
An ere urte batzuk serbitzen pasa ondoren, berriro etorri zan Errenderi'ra eta emen ezkondu zan; eta orduan eskeņi nizkion nik bertso auek:
|
|
1 /
Danak utzita noa
bertsuak jartzera,
triste daudenak poztu
ta alaitutzera.
Biotzeko arreba,
etorri al zera,
zure senide danak
bixitatutzera?
2 /
Frantzi'raņo joan ziņan
zu gerra asita,
emen ere orduan
ezin zan bizi-ta.
Zorionean egin
diguzu bixita,
asko poztutzen gera
emen ikusita.
3 /
Gazte gelditu ziņan
guraso-paltean,
bakar-bakarrik zortzi
anaien artean.
Guregandik bizitu
zera apartean,
alkar ikusi gabe
oinbeste urtean.
|
4 /
Zu ikusi artean
egon gera larri,
etzera guk nai baņa
lenago etorri.
Agur egin diozu
Frantzi alde orri,
dabillenak badaki
danetako berri.
5 /
Anai Sebastianek
konsejatzen zaitu:
ez geiago emendik
iņora abitu.
Leku eder askoak
mundu onek baitu,
baņa Euskalerriak
tiratutzen gaitu.
6 /
Bukatutzera noa
asitako lana,
oraintxe bete da-ta
ia papel dana.
Au da zure anaiak
gaur opa dizuna:
luzaroko bizia
eta osasuna.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |