Donostia'ko kaiean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Donostia'ko kaiean

DONOSTIAKO KAIEAN

Jai-eguarte batez pentsatu nuan Donosti'ko kai inguruan barrena bueltatxo bat ematea, eta antxen ikusi nuan funtzio polita.

Bi emakume arrantzaleak, ez dakit alkarren artean zer izango zuten; baņan beren onetatik atera ta biak jo ta kea burruka.

Etzegoan gaņera aien ingurura edozein moduz sartzerik. Biak bakarrik naikoa ziran gaņontzeko arrantzale guztiak ikaratzeko.

Berealaxe bururatu zitzaidan bertso batzuk jarri eta nere anai bati biali bear nizkiola, eta orrelaxe jarri nituan orain irakurriko dituzuten sei auek:




1 /
Bertso batzuek antolatzeko
nago umore onean,
denbora pasa kantatutzeko
lanik ez dezutenean.
Funtzio onak sarritan dira
antzokian da zinean,
polit askoa ikusi gendun,
anai, lengo egunean.



2 /
Apirillaren aurren aldera
lendabiziko jaiean,
pesta polita ikusi degu
Donostia'ko kaiean:
asko bezela ni ere antxe
zerbait ikusi naiean,
bi emakume arrantzaleak
zeuden oso sasoiean.



3 /
Berrogein bana urte zituzten,
biak edadez berdiņak,
jendeak emen esan duanez
amaika saio egiņak.
Bata bestea menderatutzen
jo dituzte alegiņak,
zarpak puskatu,
tximak zintzilik, baziruditen sorgiņak.


4 /
Oso gustora egonak gera
sorgin aueiri begira,
batek cochina esaten zion,
besteak tximatik tira.
Ordu erdin bat pasatu dute
lurrean jira ta bira,
amaika olako funtzio eder
kaiean ikusten dira.



5 /
Batak bestea azpiratu ta
iņora ezin aldegin,
larritasunez estuturikan
tristeak ezin itzegin.
Eskuan zuan kanibitakin
golpe tira ta utsegin,
pixka batean inguru artan
etzan izandu atsegin.



6 /
Emakumeak asarratzean
etsaiak berekin ditu,
batak bestea ostiko jo ta
begi ondoa aunditu.
Iru gizonek eldu zioten
eta ezin errenditu,
zeladore bat etorri da ta
pakeak ark egin ditu.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org