Martin Erkizia'ri bigarren aldiz


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Martin Erkizia'ri bigarren aldiz

MARTIN ERKIZIARI BIGARREN ALDIZ

Berriro ere eskutitz bat idazten dit Burgos'tik nere lagun leiala dan Martin Erkizia'k.

Oraingo eskutitz onetan ere ez det bere bertsorik ikusi, baņa esaten dit bertsoak bialtzeko berari.

Jakiņa, nolabaitekoa ote zan iruditzen zitzaidan neri garai artako bertsolarien bizimodua.

Eguna bertsotan pasa eta bost duro irabazteko bertsolari on xamarra izan bear zuan batek; eta askotan lapur-beldurrik gabe etxeratzen zan dalako bertsolari ori, artzen zituan bost duroak eta geiago gastatuta.

Nik burutik kendu erazi egin nai nion Martiņi bertso-zaletasun ori, eta onoko sei bertso auek biali nizkion nere eskutitzaren barruan:




1 /
Berri alaiak iritxi zaizkit,
lagun Martin, zuregandik,
luzaro gabe oien ordaņa
izango dezu emendik.
Kantatutzea gustatzen zaizu,
ori banekien lendik,
baņa bertsorik ez det atera
zure kartaren barrendik.



2 /
Bertso batzuek antolatzeko
negon promesa eginda,
nere biotza gaur poztu dedin
zuri zerbait itzeginda.
Dakien batek kantatutzea
izugarri atsegin da,
Martin, ixilik zertan zaude zu
askoz geiago jakinda?



3 /
Makiņa batek artuko luke
daukazun jakinduria,
eskola ona zeurekin eta
gaņera bertsolaria.
Baldin jarraitzen baldin badezu
seguru dezu ogia,
baņa ez pentsa aundia danik
ematen duten saria.


4 /
Bertsolarien lantegi ori
etzait geiegi gustatu,
egun ederrak pasagatikan
erromeri ta ostatu.
Gaur egunean begiak argi,
ezin leiteke jostatu,
askotan amar irabazi ta
gero amaika gastatu.



5 /
Bein lagun batek esan zidana
ezin zait beiņere aztu:
bertsolariak izaten dula
irabazi ainbat gastu.
Gure aurreko kantari zarrak
antzokietan jolastu,
zintzo askoak baziran baņa
etzan iņor aberastu.



6 /
Martin, ez pentsa bertsoetatik
ogia irabaztia,
askoz obe da lantegi ori
alde batera uztia.
Nik jarri ditut gaur ale auek,
oso ederrak eztia;
auen ordaņak biali neri
Burgos'tikan Donostia.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org