Txertoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Txertoa

TXERTOA

Egun batez, iru anai jardun giņan, anai oietako baten baratzan, sagar-arbola bat txertatzen; eta, jakiņa, ni izan nintzan txertoa jarri niona, urte artan igartu egin bazan ere. Anai orrek emendik kanpora joan bearra izan zuan lanera urte pare baterako; eta berriro ere urrengo urtean, sagarra txertatzeko garaian, eskutitz bat biali zidan, sagarra txertatu nuan esanaz. Bertso auekin izan zan nere erantzuna, bere auzoko neskatxa baten pekatua aitatuaz:




1 /
Urteak azkar dijoaz emen
bata bestearen urren,
aurtengoakin milla beatzireun
berrogei eta laugarren.
Zure berriak txoraturikan
naukate kanpo ta barren,
anai arteko maitetasunak
zer atsegiņa dakarren,
beiņere ezin aztu ni zutaz
ain urruti bizi arren.



2 /
Anai maitea, galdetzen dezu
sagarra txertatu al detan;
Antonio ta zure zai nago
nola lagunik eztetan.
Nere txertoa itxatxiko da
beti edo geienetan,
joan zan urtean etzuan artu
baņan ez egon penetan,
sendagilleak ere ez dute
asmatzen gero denetan.



3 /
Txertaketako otsailla eta
martxoan aurren antzian,
igartutzeko arrixkua du
bein ill ori pasatzian.
Joan zan urtean an jardun nintzan
anaiaren baratzian,
sagar koxkor bat txertatutzeko
bazeukala esan zian,
mentua etzan itxatxi baņa
lanik asko eman zian.


4 /
Mentua azkar artzen duana
badago zuen auzuan,
ori txertatu zuan gizonak
talentu aundia zuan.
Esan didate maripoxen bat
erori dala lazuan,
tristeak obe zuan pekatu
ori egin ez bazuan,
deximuloan zebillek baņa
aurki laguna besuan.



5 /
Lendabiziko okerrak dira
Adan da Ebak egiņak,
gure artean geroztik dira
aragikerizko griņak.
Jaungoikoaren aginduetan
gaude asko utsegiņak,
anima loitara bota ta
eman gorputzari atsegiņak,
orretakorik ez du agintzen
Jesukristoren dotriņak.



6 /
Orren moduan arkitzen dira
munduan amaika gazte,
argatik daude zenbait guraso
naigabeturikan triste.
Beren alabak bide okerrik
artuko dunik ez uste,
galtzak ditun bat ikusi ordu
erdi txoratuta dauzte,
goxoak eta miņak zer diran
ola jakingo dituzte.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org