|
1 /
Orain pentsatutzen det
bertsoak jartzea,
nere pasadizoak
esplikatutzea.
Kulpa aundirik gabe
au da sufritzea,
ala ere ez nuke nai
oraindik iltzea.
2 /
Mikela biali det
medikuan billa,
esan nion: ĢAlmandoz
etorri dedillaģ.
Begiratu tristea,
biotza debilla,
oņak oztu ziran da
laister nintzan illa.
3 /
Almandoz etorri zan
umil eta prestu,
bizirik arrapatu
nindun juxtu-juxtu.
Gaitza ezagutzeko
begi txarra eztu,
esan nezake berak
ninduela pixtu.
|
4 /
Gela illundu eta
ala ikusirik,
ez da beste gauza bat
arren itxusirik.
Ez nuan nai bezela
artzen arnasirik,
eskerrak Almandoz'i
nago gaur bizirik.
5 /
Momentu guzietan
banuan bixita,
errukitzen ziran ni
ala ikusita.
Begiratutzen nuan
alderdi guzita,
nekatu ere azkar
izketan asita.
6 /
Gaitzak ondo erantsi
dizkit atzaparrak,
erakutsi ere bai
komeri ederrak.
Auldadea gallendu,
urritu indarrak,
baņa oraindik bizi naiz,
Jaunari eskerrak.
|