 |
|
 |
 |
PEDRO MARIA ORIA'RI
|
|
Legazpia'ko errian bizitzen dan nere lagun leial Pedro Maria Oriari biali nizkion onoko lau bertso auek, gure alaba Miren Begoņa jaio zanean, bataio-egunean bazkaritara gonbiatuz:
|
|
1 /
Orain kantu-lanari
bear diot eldu,
nere lagun maiteak
erantzungo al du.
Gure oitura zarrik
ez dedien galdu,
Pedro Mari, ordaņak
jarri ta bialdu.
2 /
Jakin nai bazenduke,
lagun, gure berri,
zer gertatu dan esan
nai dizut zedorri:
alabatxo bat digu
Jainkoak ekarri;
Pedro Mari, jaiean
bazkaltzera etorri.
|
3 /
Pedro Mari, au poza
gure barrenian,
aur ori osasuntsu
etorri danian!
Jaio zan apirillak
lau zituanian,
ta bataioa degu
Pazko-egunian.
4 /
Jaun Zerukoak eman
deizula grazia,
lagun biotzekoa,
dezu merezia
osasuna ta urte
askoko bizia;
agur, Pedro Mari ta
famili guzia.
|
Legazpia'ko errian festak Maiatzaren 6an izaten dira, Gurutze Donearen egunean; eta nere lagun Pedro Maria Oriak festa-egun oietan ikusi nai giņun, Donostian Antigua bailaran dagon Txantxaerreka baserriko Patxi eta ni.
Ain borondate onez gonbidatu baigiņun, biok alkarrekin joatea pentsatu gendun, eta bai egun ederra pasa ere, naikoa jan da edanez eta gero bertsotan saio ederrak egiņez.
Bertsolari iaioa baita Pedro Mari eta umore oneko gizona, eta olako lagunaren ondoan ez da aspertu ere egiten bat. Eta, bere eskutitzari erantzunaz, onoko bi bertso auek biali nizkion: |
|
1 /
Pedro Mari da nere lagun bat
Legazpi'n bizitzen dana,
bere anai bat banintz bezela
oroitutzen da nigana.
Ta nai zenduke iru lagunok
or biltzea alkarrena,
datorren illen irua degu
ortarako ederrena.
|
2 /
Lagun prestuak abixatu dit
Legaspi'tik Donostia:
nai lukeala bere etxean
Patxi ta ni ikustia.
Asmo on ori arturik gaude
nola bat ala bestia,
agur, lagun zar biotzekoa,
aurrak eta emaztia.
|
|
Legazpia'ko festetan izan da ondorenean, nere lagun leiala dan Pedro Mariri, bere egunean, nere goresmenik anaikorrenak eskeņiaz biali nizkion onoko sei bertso auek:
|
|
1 /
Milla beatzireun urte paseak,
aurten berrogei ta amalau,
bertso batzuek antolatzea
orain gogoak eman nau.
Naiz jakinduri asko izan ez
ain gogozkoa det lan au,
zerbait esaten asi bear det
Jainkoak laguntzen banau.
2 /
Garagarrillak baditu biar
ogei ta beatzi egun,
urte askoan ta zorionak,
nere biotzeko lagun.
Osasuna ta pake gozoa
Jaunari eska zaiogun,
San Pedroren jai zoragarri au
ongi ospatu dezagun.
3 /
Arriturikan etorria naiz,
nere lagun Pedro Mari,
ezin asperturikan begira
Legazpiko erriari:
fabrikazio galantak eta
etxe berriak nun-nari,
merezi du ta eskerrak eman
Don Patrizio jaunari.
|
4 /
Don Patrizio Etxeberria
ezerezetik asita,
gure Jainkoak lagundu dio
eta ongi merezita.
Orrek besuak zabaldu ditu
errian alde guzita,
lengoa danik ez du ematen
Legazpik gaur ikusita.
5 /
Gipuzkoa'ko erri pollit au
apaindurikan gain da azpi,
bailara berri zoragarri bat
ta zenbat gauza daukazki.
Begiratu ta ez du ematen
lengoa danik Legazpi,
bertara junda ikusi bear,
esatea ez da aski.
6 /
Gaztetasunak aldegin zion,
iritxi zaio zartzia,
opa diogu osasun onez
luzaroan bizitzia.
Gustatzen zaio bear bezela
errian portatutzia,
merezi luke irudi on bat
plazan erdian jartzia.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |