Legortea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Legortea

LEGORTEA

Udara batez emen ezagutu genduan legorte luze negargarri bati eskeņi nizkion onoko sei bertso auek:




1 /
Milla beatzireun berrogei eta
amabostgarren urtian,
bertso batzuek jartzera noa
nola komeni baitian.
Beste lekutan ere bai baņa
Gipuzkoa'ko partian
zer kontatua badago aurten
baserritarren artian.



2 /
Pikardi ori ikusi eta
nor ez liteke kupitu?
Oker aundia izan da eta
au nola erremeditu?
Labore franko bazegon baņa
legorrak ondatu ditu,
baserritarrak aurten ez dira
oso ederki gelditu.



3 /
Aurtengo ontan izan da emen
legorte izugarria,
aztuta gaude gure lurrean
noiz egin zuan euria.
Labore dana gutxiegi ta
ez da bilduko erdia,
baserritarren bizimodua
ez al da negargarria?


4 /
Aziendakin ere ez dute
oso alderdi ederra:
almazenean dana garesti,
soroan urri belarra.
Goseak ilko ez bazaizkate
utsean eman bearra,
esaten dute ala ere: ĢOndo
bizi dek baserritarra!ģ



5 /
Mundu onetan ez dago errez
nai bezin ondo bizitzen,
beti geiegi kostatzen baita
dirua irabazitzen.
Errenta ezin osaturikan
urte guztian sufritzen,
baserritarrarengatik ez da
ala ere iņor kupitzen.



6 /
Legorte onek jorratu ditu
nola goiak eta biak,
ez dira leku asko izango
onek ondatu gabiak.
Ta bere esku nola baitaukan
zeru-lurraren Jabiak,
komeni bada eman ditzala
au baņa urte obiak.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org