Udaberria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Udaberria

UDABERRIA



Gure biotzak pozez asetzen
ditu udara berriak,
beiņere aztu ezin ditugun
ain egun zoragarriak.
Baratzak ere ikusten dira
lore mardulez jantziak,
gaubean intzak maitatzen ditu
ta egunez eguzkiak.
Oiekin berdin erri ta ibai,
baserri, zelai, mendiak.
Zuaitz gaņetan nabaitzen dira
txiruliuka txoriak,
sasi ostope babes goxoan
antolaturik kabiak;
arreta aundiz azten dituzte
beren umetxo txikiak,
erakutsiaz auek dirala
gure oitura garbiak,
sinismengarri zeru ta lurren
Jaun da Jabeak jarriak.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org