 |
|
 |
 |
NERE ANAI SATURNINO ZANARI
|
Nere anai Saturnino zanari, Afrika'n gerra zebillen garaian tokatu zitzaion soldadu joan bearra; eta, gerrate artara ez joatearren, Frantzi'ra aldegin zuan desertore.
Urte askoren buruan, bi gobernuak, Espaņi'koak eta Frantzi'koak alegia, erreztasuna jarri zieten garai artan emendik desertore joan ziranei, nai bazuten beren familiak ikustera etorri; eta egun batez, Endaia'ko zubian arkitu giņan gure anai ori Frantzi aldetik eta gu, beste iru senide, Espaņia'ko aldetik.
Agintarien baimenarekin bildu giņan zubiaren erdira Saturnino eta ni, eta an besarkatu giņan ainbeste urtean alkar ekusi ez gendun bi anaiak. Eta, berriro ere, ura aruntz joan zan eta ni onuntz, pena aundiarekin, ez baitziguten nai ainbat itz egiteko baimenik eman.
Gure anai Polikarpo ere berarekin joan zan, egun batzuk bere etxean pasatzera.
Eta nik, San Saturnino egunerako nere goresmenik anaikorrenak eskeņiaz, biali nizkion ondoren irakurriko dituzuten bertso auek:
|
|
1 /
Iru senidek alkartutzeko
aukeratu gendun jaia,
orretarako toki polita
arkiturikan Endaia.
Aspalditxoan guk bagendukan
araņo iritxi naia,
pozaren pozez besarkatzeko
Frantzi'ko gure anaia.
2 /
Zu Espaņi'tik erten ziņala
urte batzuek badira,
baņan Jainkoak bildu gaitu gu
besarkatzeko tokira.
Agintarien baimenarekin
biok zubian erdira,
biotzez maite diran anaiak
orrela alkartzen dira.
3 /
Anai maitea, zu ikusteko
neukan promesa egiņa,
joan zan jaiean kunplitu nuan
ta au nere atsegiņa.
Itz egiteko denbora gutxi,
ark ematen ziran miņa,
ixtimatuko nuan gurekin
onuntz etorri baziņa.
|
4 /
Poztu zaitea, aurki degu-ta
San Saturnino eguna,
zure senide geran danori
gogoratuko zaiguna.
Ta goresmenik beroenakin
au da opa dizuguna:
komeni bada urte on askoz
pakea ta osasuna.
5 /
Naiago nuke Frantzia'n banintz
San Saturnino egunez,
anaia, zuri belarritikan
astiņaldi bat emanez.
Ardo urtetsu eder ortatik
trago batzuek edanez,
egun ederra pasa liteke
kontu zar batzuk esanez.
6 /
Ta, anai Poli, Frantzi'ra jun da
nola arkitzen zera zu?
Gazteagoa zeran ezkero
nere esana egizu:
Saturnino ta famili dana
biotzez agurtu zazu,
belarritikan tira ta eman
nere partetik bi musu.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |