 |
|
 |
 |
URTE EURITSUA
|
|
Urte au oso euritsua izan gendun eta arrigarrizko kalteak egin zituan batean eta bestean, batez ere gure baserritarren artean. Patata, arto, babarrun eta gaņontzeko gauzak ereiteko girorik ez; eta gero, belarrak ontzeko garaia etorri zanean ere, euria goien-bean, eta danak alperrik galtzeko. Negargarrikeri ori ikusirik moldatu nituan ondoren irakurriko dituzuten sei bertso auek:
|
|
1 /
Milla beatzireun urte pasa ta
berrogei ta emezortzi,
urte txar orri bertso batzuek
jarri gabe ezin utzi.
Baserritarrak artu bear du
makiņa bat pazientzi,
eguzki orrek nai ez dulako
aurpegia erakutsi.
2 /
Urte batzutan izaten degu
legortearen peskiza,
aurten ez degu orrelakorik,
eudia egiten du aixa.
Sakonak eta mendiak berdin,
danak igeri dabiltza,
arroza egiten asi gindezke
balentzianoen gisa.
3 /
Kanpoko lanak aurreratzeko
auek dira egoaldiak,
aurtengo udaran ez gaitu asko
izutzen bero aundiak.
Siņale txarra: etxe barruan
bakandu dira euliak;
Andaluzi'ra biali ditu
aize otza ta eudiak.
|
4 /
Jende guztia beldurrez dago
belarra ebakitzeko,
etorri dira garaiak baņa
egoaldi txarrak ontzeko.
Txorrokatuta aizeak bota
lurrera usteldutzeko,
lana galanki egin da gero
dana alperrik galtzeko.
5 /
Kalean bizi diran askori
etzaiote iruditzen
baserritarrak nola dabiltzan
jai ta aste beti sufritzen.
Bere garaian ez baldin badu
denborak pixkat laguntzen,
udazkenean ez da izaten
lan asko labore biltzen.
6 /
Udazkenean ez baditugu
ganbarak betetzen gauzez,
urte guztian gero tristura
alaitasunaren partez.
Zeruko Aita, eskatzen degu
emateko borondatez,
zure laguntza bear degu ta
gugana oroitu zaitez.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |