Nere besoetako illoba bati


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Nere besoetako illoba bati

NERE BESOETAKO ILLOBA BATI

Nere besoetako illoba Sebastian Salaberria'ri biotz guztiz eskeņi nizkion bere egunean, nere goresmenik maitakorrenak emanaz, ondoren irakurriko dituzuten sei bertso auek:




1 /
Illoba, gaur Ilbeltzak
ditu emeretzi,
biar ogei ditula
nai du erakutsi.
San Sebastian ezin
guk aztuta utzi,
donostiarrak beintzat
ezin dute etsi,
oitura zar onari
nai diote eutsi.



2 /
Nere besuetako
illoba maitia,
biotza daukat pozez
gaņezka betia;
ta pentsatu det zuri
itz bi esatia,
gustatzen zait ejenplo
onak ematia,
al badezu betetzen
saiatu zaitia.



3 /
Arrazoi bat emango
nizuke zuzena,
egin nai bazenduke
zuk nere esana:
ez dezagun ukatu
nork bere izena,
euskeraz mintza zaitez
al dezun maizena,
gure lur ontarako
au da errezena.


4 /
Ama Euskera dago
guztiori oska,
bere seme-alabak
nun geran galdezka.
Buru-austea pranko
tristeak badauzka,
galduko ote geran
makiņa bat kezka,
esanaz: Denak nere
etxean baneuzka!



5 /
Amatxoren malkoak
gaur nola datozen
bere begietatik
guregana zuzen,
maite badegu danok
poztutzera goazen.
Mundu onetan bada
makiņa bat izen,
ederrena ama dala
oroitu gaitezen.



6 /
Munduan egiten, da
amaika izkera,
nik ez det au utziko
naiz jarri aukera.
Zer egin bear degun
noa esatera:
baldin seme-alaba
zintzoak bagera,
danok maite beagu
lenengo euskera.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org