Pio XII il zanean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Pio XII il zanean

PIO XII IL ZANEAN





1 /
Aita Santua ere il zaigu
Pio amabigarrena,
gure animen salbatzallea,
Jaungoikoaren urrena.
Jesus maitea, eman zaiozu
ate-zaiari baimena
zabal dezala, Artzai on ori
sartu dedien barrena,
beti-betiko or izan dezan
tokirikan ederrena.



2 /
Milla beatzireun urte pasa ta
berrogei ta emezortzian,
goizeko lauak inguru ortan,
Urriaren beatzian,
Castelgandolfo'n, jauregi ortan,
guztizko pazientzian,
Pio amabigarrena il da
Jaungoikoaren grazian;
opa diogu gerta dedilla
zeruan erdi-erdian.



3 /
Larogei ta bi paseak zitun,
ori da urte-mordua;
guztion Aitak otsegin dio
bete danean ordua.
Vaticano'ko Artzai leialak
aldegin digu zerua;
al dan maizena erreza itzigun
salbea eta kredua,
ia guk ere egiten degun
aruntz joateko modua.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org