Semeari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Semeari

SEMEARI

Gure seme Joxe Xabierri, amabi urte betetzen zituan egunean, ikastolarako bidean zintzo jarraitzeko esanaz, nere goresmenik biozkorrenak eskeņiaz jarri nizkion ondoren datozen lau bertso auek:




1 /
Amabi urte bete dituzu
gaur, gure seme maitia,
zure biotzak egon bear du
pozez gaņezka betia.
Famili danak pentsatu degu
goresmenak ematia,
osasun zoriontsu batekin
luzaro bizi zaitia.



2 /
seme maitea, mesedez zure
aitaren esana egin:
gurasuaren aginduetan
ez dezazula utsegin;
gertatzen zeran toki guzitan
zeure izkuntzan itzegin,
ainbat balio duan euskera
beiņere galdu ez dedin.


3 /
Aitak egia esango dizu,
seme maitea, xinistu,
zuri konseju onak emanda
biotza nai nuke poztu:
mutil zintzoak lagun egiņik
beti euskeraz jolastu,
seaskatxoan ikasi ziņun
lenengo itzak ez aztu.



4 /
Gazteak beti izan bear du
jakiteko kutizia,
analfabeto erderaz degu
oso izen itxusia.
Txorakeriak utzi ta, seme,
saiatu al dan guzia,
gero etzaizu damutuko-ta
orain asko ikasia.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org