Anai Saturnino zanari bigarren aldiz


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Anai Saturnino zanari bigarren aldiz

ANAI SATURNINO ZANARI BIGARREN ALDIZ

Frantzia'n bizi zan gure anai Saturnino zanak, baserri aundia zuan eta lan asko egin bear izaten zuan, familira ogia ekarriko bazuan, bere emazte Ilari zanarekin amairu seme-alaba izanik eta oietatik amar bizi zitualarik. Bere oin batetik gaxoturik, Espaņi'ra etorri zan, egun batzuk gure artean pasatzera eta emen sendatu asmoz. Garai artan Errenteri'n bazan sendagille ospetsu bat, Comendador abizena zuana; egun batez biok joan giņan beragana, eta, erdalduna baitzan, onela egin zizkion bere galderak:

- ŋEs usted fumador? ŋBebedor?

Orrelaxe aritu zan pixka batean, eta gero eman zizkion bere sendagaiak eta agindu zion sendatzeko zer gauza egin bear zituan. Eta, emen zerbait sendaturik, berriro ere Frantzi'ra joan zan bere familira; eta ondorenean, bere egunean, nere goresmenik anaikorrenak eskeņiaz biali nizkion ondoren irakurriko dituzuten sei bertso auek:




1 /
Urteak beren martxan dijoaz
bat bestearen urrena,
milla beatzireun paseak dira,
au irurogeigarrena.
Anai maitea, guk osasuna
eska dezagun aurrena,
diru pixka bat ere al balitz
alaitutzeko barrena.



2 /
Baserritarren bizimodua
beti lanean jai ta aste,
oņen gaņean pasatzen dute
makiņa bat ordu triste.
Esaten dana egia danik
kalean ez dute uste,
zuen ondoren datoztela ta
or ikusiko zaituzte.



3 /
Urte guztian badago lana
mendian edo baratzan,
bizi nai bada saiatu bear
zeozeren esperantzan.
Nekatzen danak gogo txikia
berriro asteko dantzan,
anai, zer moduz arkitzen zera,
oņ ori sendatu al zan?


4 /
Zuk badakizu Errenteria'n
medikua Comendador;
begiratu ta berialaxe
galdetu zizun: ŋFumador?,
esanaz kaltegarri dezula
lana egitea gogor.
Berak agindu zizkizun gauzak
egiten al dituzu or?



5 /
Errenteri'ko mediku jaun au
degu gizon atsegiņa;
noiznai etxea gaxoz beterik,
izaten du zer egiņa.
Borondaterik onenarekin
saiatzen da alegiņa;
denak sendatzen ditunik ez da,
ori daukagu jakiņa.



6 /
Berdin izango dala uste det
Espaņia'n da Frantzia'n:
San Saturnino Azaruaren
ogei ta bederatzian.
Zuenganako maitetasuna
daukat nere biotzian,
ta goresmenik onenak artu
bertso au irakurtzian.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org