|
1 /
Nere illoba, aurki
da gure eguna,
San Sebastian baita
ospatzen deguna.
Zure osabak au da
gaur opa dizuna:
luzaroko bizia
eta osasuna.
2 /
Euskaldunak dituzu
ama eta aita,
ez erderaz mintzatu,
ez da egoki-ta.
Maite dezagun gure
izkuntza polita,
gure lur ontarako
ederrena baita.
3 /
Gurasoak ederki
egingo dizute,
euskeraz erakusten
baldin badizute.
Ama Euskerak dio:
Lagun zaidazute,
egitazko biotzez
maite banazute.
|
4 /
Oroitu bear degu
Ama bat degula,
guregana aztutzen
ez dana sekula.
Euskal seme-alabak
ain maite gaitula,
badakigu oitura
zarrak nai ditula.
5 /
Gu biziko giņake
oitura zarrian,
ez balute jarriko
katerik aurrian.
Ara zer gertatzen dan
gaur gure lurrian:
belar onaren ordez
txarra indarrian.
6 /
Baratzan sortu zaigu
zenbat mota-belar,
ona ez da indartzen,
gaiztoa bai azkar.
Len lorategi zana;
gaur otea ta lar,
olaxen galdu dira
zenbait oitura zar.
|